Kanō Jigorō
Itxura
(«Jigorō Kanō» orritik birbideratua)
Kanō Jigorō (japonieraz: 嘉納 治五郎 , Kobe, Japonia, 1860ko urriaren 28a - 1938ko maiatzaren 4a) japoniar judo irakaslea eta judoaren asmatzailea izan zen. Gorputzez txikia zen (50 kg). Jiu-jitsu eta gainerako gudu antzeen eskolen alderdi teknikoak ikertu zituen. Ikerketa horien guztien ondorioz, beste gudu antze bat antolatu zuen: judoa. 1882ko otsailean sortu zuen lehenengo judo eskola: Kōdōkan (japonieraz: 講道館 , "Bidea azaltzeko tokia") . 1883an irakasle zen Tokion, 1894an Eskola Normal Nagusiaren zuzendari izendatu zuten, eta 1899an Japoniako Eskola Arazoetako ministro. Mundu guztian zehar ibili zen berak asmatutako gudu antzea irakasten; hil zenerako milioi bat judoka ziren munduan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Japoniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |