Jebediah Springfield
Jebediah Springfield | |
---|---|
The Simpsons universe (en) | |
Argitalpena | |
Sortzailea | Matt Groening |
Ageri den obrak | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Jaiotza-izena | Hans Sprungfeld |
Jaiotza | Colony of Virginia (en) |
Heriotza | Springfield |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sexua | gizonezkoa |
Jarduera | pirata fundatzailea |
Jebediah Obadiah Zachariah Jebediah Springfield (1712-1798) Simpsondarrak telesaileko pertsonaia bat da, Springfieldeko hiriaren fundatzailea izateagatik ezaguna.
Springfieldeko jendeak "Jebediah Springfield" izenez ezagutzen du, baina bere benetako izena Hans Sprungfeld da. "Aitormen ezkutua" idatzi zuenean, bere burua pirata hiltzaile gisa aurkeztu zuen, George Washingtonen etsai porrokatua izan zena eta hura hiltzen ere saiatu zena (7. denboraldiko Lisa the Iconoclast atalean). Hirira heltzean, bere iragana ezkutuan mantendu zuen. Liskar batean mihia galdu zuenez, zilarrezko mihi bat erabili ohi zuen.
Jebediah, hainbat kolonorekin batera, Marylandetik mendebalderantz abiatu zen Sodoma Berriaren bila. Bidean aurkitu zituzten lur emankorrenetan geratzea erabaki zuten. Ailegatu eta gutxira Shelbyville Manhattanekin (zeinak bere izeneko hiria fundatuko zuen) haserretu zen, honek bere lehengusinekin ezkondu nahi zuelako. Ondoren Jebediah Springfield eta bere jarraitzaileek Springfield herria sortu zuten, jatorriz abiatu ziren Sprynge-Fielde herriaren omenez.
Bere bizitzari buruzko kondaira ugari daude. Besteak beste, kolonoek bisonte basati batekin topo egin zutenean, Jebediahk bere eskuekin hezi eta otzandu omen zuen. Benetan gertatu zena zen bisontea aurretik hezia zegoela; berak egin zuen bakarra animalia akabatzea eta bere burua etxeko horman jartzea izan zen, trofeo moduan.
Jatorrizko bertsioan Harry Shearerrek ematen dio ahotsa.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]