Jevgeni Rylov
Jevgeni Rylov | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Novotroitsk, 1996ko irailaren 23a (28 urte) |
Herrialdea | Errusia |
Familia | |
Aita | Mikhail Rylov |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilaria |
Parte-hartzailea
| |
Entrenatzailea | Andrej Šišin (en) |
Pisua | 73 kilogramo |
Altuera | 1,84 metro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Jevgeni Mikhailovitx Rylov (errusieraz: Евгений Михайлович Рылов, 1996ko irailaren 23a) igerilari errusiar bat da, bizkar estiloko probatan espezializatua.[1] 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan bi urrezko domina eta zilarrezko bat irabazi zituen.
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2014an Gazteen Olinpiar Jokotan urrezko hiru domina lortu zituen eta 100m eta 50m bizkar estiloko munduko gazte mailako errekorrak lortu zituen[2]. 2015eko Munduko txapelketa absolutuan brontzezko domina eskuratu zuen 200m bizkarrean[3]. Rioko 2016ko Jokoetan hirugarrena izan zen 200 metro bizkar estiloan 1:53.97 denboraz, zilarrezko dominatik ehuneneko bakarrera[4]. Europako errekorra egin zuen gainera[5]. 2017ko Munduko txapelketan urrezko domina kolkoratu zuen, hau ere 200m bizkar estiloan[6].
Olinpiar Jokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rioko 2016ko Jokoetan hirugarrena izan zen 200 metro bizkar estiloan 1:53.97 denboraz, zilarrezko dominatik ehuneneko bakarrera[4]. Europako errekorra egin zuen gainera[5].
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan 100 eta 200 metro bizkarrean txapelduna izan zen, eta, 4x200m estilo librean, bigarrena izan zen ROC taldearekin, Britainia Handiaren atzetik. 200m bizkarreko proban, errekor olinpikoa egin zuen OE.Kontuan izan, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu eta ROCen (Russian Olympic Committee) izenean eta banderapean lehiatu zirela.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Txapelketa | Domina | Kategoria | Marka |
Rio 2016 | 200m bizkar | 1:53.97 | |
Tokio 2020 | 100m bizkar | 51.98 | |
200m bizkar OE | 1.53.27 | ||
4x200m libre erreleboak | 7:01.81 | ||
Munduko txapelketak | |||
Txapelketa | Domina | Kategoria | Marka |
Kazan 2015 | 200m bizkar | ||
Budapest 2017 | 200m bizkar | ||
4x100m | |||
Europako txapelketak | |||
Txapelketa | Domina | Kategoria | Marka |
Glasgow 2018 | 200m bizkar | ||
4x200m libre erreleboak | |||
100m bizkar |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 156. arauaː Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema (errusiera, bielorrusiera, ukrainera eta bulgariera). .
- ↑ (Ingelesez) «Youth Olympic Games: Liliana Szilagyi Vaults to 3rd in World in 200 Fly» Swimming World News 2014-08-18 (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).
- ↑ (Ingelesez) «Mitch Larkin Breaks American Streak in 200 Back at 2015 FINA World Championships» Swimming World News 2015-08-07 (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).
- ↑ a b (Ingelesez) «Evgeny Rylov Bio» SwimSwam (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).
- ↑ a b (Ingelesez) «Rylov Nabs European, Russian Records En Route To 200 Back Bronze» SwimSwam 2016-08-12 (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).
- ↑ (Ingelesez) «Race Video: Men's 200 Back Final in Budapest with Rylov-Murphy-Pebley» SwimSwam 2017-07-28 (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).