[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Jade

Wikipedia, Entziklopedia askea
Infotaula de mineralJade
Ezaugarri orokorrak
Kategoriaphysical substance (en) Itzuli > materia > Q10547012 Itzuli > Materia barioniko > ordinary matter (en) Itzuli > substantzia > material > material natural > haitz > Arroka metamorfiko
Identifikazioa

Jade deritzon minerala silikatoen familiakoa da. Sarri kolore berdexka hartzen du kromozko ezpurutasunen ondorioz.

Jade bi ezaugarri batzen dituen izen bat da. Ez da berez mineral baten izena. Ezaugarri hauek eduki minerala eta egitura dira. Jade izenak bi mineral izendatzen ditu: jadeita eta nefrita. Jade deitu ahal izateko biek egon behar dute bikortxo fin edo elkarloturiko zuntz bidez agregatu bezala. Jadeitak oso gutxitan eratzen ditu benetako kristalak.

Duela 5.000 urte baino gehiagotik erabiltzen da jadea Txinan eta Erdialdeko Amerikan tresnak eta apaingarriak egiteko material bezala. Denboran zehar jadearen benetako gurtza bat garatu zen. Jadezko objektuek zorte ona erakartzen duten kuttun ospea zuten (eta dute). Jatorrian jadea beste edozein material baino gogor eta erresistenteagoa zen. Horregatik tresnak egiteko ere erabiltzen zen.

Ia hasieratik beste mineral batzuk saltzen saiatzen ziren jadea bailiran. Hau modu hobean lortu zen serpentina izeneko mineralarekin ("Txinako jadea", "jade berria"). Serpentinak ez du soilik jadearen itxura bera, baizik eta jadeita eta nefritaren meatoki berberetan ere agertzen dela. Jadea baino mineral bigunagoa da, eta ez hain erresistentea. Jadea baino hobeto lantzen denez, jadearen ordezko gogokoena bezala ezarri da azken urteetan. Guatemalako Montagua ibaiaren haranean dago munduko meatokirik aberatsenetako bat, eta kolorerik berrien iturria da, Ostadar jadea, Jade beltza eta Urre galaktikoa' kasu, urre, zilar eta platinozko inkrustazio naturalak dituen jade beltz bat dena.

Txinatar mitologiaren arabera jadea herensugearen semen lehorra da. Maien arabera jadea sorrerako harria zen.

Berde jadea txinatar olerkaritzan erabili zen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]