[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Hermontis

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hermontis, Luxorretik gertu dagoen hiri bat da, Egipto hegoaldean, Nilo ibaiaren mendebaldeko ibarrean dagoena.

Izena, Iunu-Montutik dator, egiptoeraz, Per-Montu, Monturen egoitza, koptoeraz Ermontera pasa zena, eta grezieraz, Hermontisera

Goi Egiptoko IV. nomoaren hiriburua izan zen XVIII. dinastiaraino, baita Montu gerra jainkoa gurtzen zen toki garrantzitsua ere.

Monturen tenplua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hermontisen, bazegoen Montu jainkoari eskeinitako tenplu bat, XI. dinastiaren hasieran datatua, Mentuhotep II.ak eraikia (Nebhepetra Mentuhotep). Egiptoko Inperio Berriko XII. dinastian, hedakuntza handiak egin ziren, oraindik, Tutmosis III.aren garaiko pilono baten hondarrak geratzen direlarik.

Nektanebo II.aren erregealdian, tenplu berri bat egiten hasi zen, lanak, ptolomeotarrek jarraitu zituzten, ekarpenik garrantzitsuena, Egiptoko azken faraoia izan zen Kleopatra VII.arena eta bere seme Zesarionena den arren, mammisi edo jaiotzaren etxe bat eta laku bat eraikitzea agindu zutenak.

Hermontisen inguruan, garai guztietako hilerri handiak mantentzen dira.

Bukheum delakoa, antzinako egiptoerako bej hitzetik datorrena, Hermontisetik iparraldera dagoena eta Bukhis zezen sakratuak lurperatzeko erabilitakoa, Nektanebo II.aren erregealdian datatua dago, eta 650 urtez erabili zen, Diokleziano erromatar enperadorearen erregealdirarte.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]