Hauspo
Hauspoa haize emateko tresna da, larru zati edo ehun tolesgarri batek elkartzen dituen zurezko edo beste material bateko bi oholez osatua. Oholak bereizten direnean airea hartu eta hurbiltzen direnean ahotik kanporatzen du.[1]
Erlezaintzan ke-hauspoa erle-lanetara joateko erlezainak kea egiteko erabiltzen duen tresna da. Kea egiteko hainbat erregai erabiltzen dira: kartoia, belar ondua, txirbila, etab. Erleek kea sumatzen dutenean, egiten ari diren lanak utzi (baita erlauntza zaintzearena ere) eta paparoa eztiz betetzen hasten dira, basoak su hartu duela eta, ihes egiteko prestatuko balira bezala. Egoera hori aprobetxatzen du erlezainak erlauntz barneko miaketak, azterketak eta lanak egiteko, tarte horretan etengabe kea botaz. Kearen bidez, bada, erlezainak erleen erasoa ekiditen du.
-
Ke-hauspoa