[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Kromatina

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kromatina DNA eta proteinaz osatutako konplexua da eta zelulen genoma osatzen du.  Zelularen nukleoan agertzen da eta zelula eukariotoen kromosomak osatzen ditu. Izan ere zelula bakoitzean 60.102 kopia daude.

Orduan kromatina heteroproteina bat da eta kondentsazioaren arabera bi forma desberdin aurkezten ditu: heterokromatina (kondentsatuta) eta eukromatina (ez kondentsatuta).

Kromatina osatzen duen proteina histona deritzo eta DNAren paketamenduan laguntzen du. Kromatina osatzeko DNA eta histona batzen dira eta 4 antolakuntza maila desberdinetan antolatzen dira azkenenan kromatina osatzeko: nukleosoma, solenoidea, kromosoma interfasikoak eta kromosoma mitotikoak.

Kromatina material genetikoaren informazioa biltzeaz gain, haren erreplikazioan eta transkipzioan parte hartzen du. [1]

Kromatinaren formak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kromatina bi forma desberdin aurkezten ditu.

Heterokromatina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

kondentsatuta dagoen kromatina da eta beraz, ezin da transkibatu, ezin da ARN bihurtu (polimerasa entzimek ezin dutelako irakurri). Iluna da eta kantitate gehiena nukleoaren periferian egoten da, nukleoaren barnean dagoen piru ertainez oasatutako sareari atxikituta, nukleoaren xaflaska deritzona. Honen barruan bi mota bereizten dira. [2]

Konstitutiboa DNA sekuentzia errepikakorrak dira eta beti heterokromatina moduan dago. Kromosoma zentromeroan kokatzen da.[1]

Fakultatiboa baldintza batzuen menpe deskondentsatu eta transkibatu daitekeen kromatina da. Funtzioaren arabera kondentsazio maila desberdina du.[1]

laxoagoa da eta ez dagoenez kondentsatuta %100a transkibatu egiten da. Argia da eta kantitate handiena nukleoloaren inguruan dago. Metabolikoki aktiboagoak diren zeluletan eukromatina kantitatea heterokromatina baino handiagoa da.[1]

Histona proteina mota bat da eta DNAren informazioa bildu eta paketatzen du. Horretarako DNA moldatu eta egitura desberdinak eratzen ditu kromosometara heldu arte. Egitura horiek kromatinaren antolakuntza mailak dira.

Histona barruan H1, H2A, H2B, H3 eta H4 bereizten dira.

  • H3 eta H4  oso antzekoak dira espezie guztietan, eboluzioan zehar asko kontserbatu direlako. Lotura funtzio espezifikoa dute.
  • H1 organismo bakoitzean oso desberdina izaten da eta denetan histona handiena.

2 kopia H4 eta 2 kopia H3 laukote bat osatzen dute eta aldi berean, 2 kopia H2A eta 2 kopia H2B beste laukote bat. Hauek batzen dira eta oktamero bat sortzen dute (zortzikotea). Azken hau DNA kiribilduarekin batera nukleosoma osatzen dute, kromatinaren lehenengo antolakuntza maila.[3]

Kromatinaren antolakuntza mailak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antolakuntza mailak, lehen esan bezala, histona DNArekin osatzen dituen egitura desberdinak dira. Egitura bakoitza aurrekoaren jarraipena da. Orduan, kromatina lau antolakunza maila ditu, azkenean kromosomak osatzen dituztenak.[4]

1. antolakuntza maila (Nukleosoma)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

kromatinaren egitura unitatea da, paketatze prozesuan lehen urratsa. 146 base pareko DNAk histonen oktameroaren (H4(x2) + H3(x2)  eta H2A(x2) + H2B(x2) ) inguruan bi bira ematen ditu eta nukleosoma sortzen da.[1]

2. antolakuntza maila (Solenoidea)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

H1-ak aurreko nukleosomak lotzen ditu bata bestearekin eta solenoidea lortzen dugu. Solenoidea piru nukleosomikoa da, nukleosomak batuta. Nukleosomen luzeera gutxitu eta lodiera handitzen da. (30nm-ko zuntza sortu).[2]

3. antolakuntza maila (Kromosoma interfasikoak)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

solenoidea kiribiltzen da eta kromosoma interfasikoak sortzen dira, kromosomen egitura ez-kondentsatua. (300nm-ko zuntza)[1]

4. antolakuntza maila (Kromosoma mitotikoak)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

kromosomen egitura kondentsatua da. Paketamendu estua da eta ezin da transkibatu. (700nm-ko zuntza). Zelula zatitzen denean sortzen dira DNA banatzeko.[1]

DNAren arkitektura molekularra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zelula bakoitzean 46 kromosoma ditugu, 46 DNA molekula. 23 pare. Kromosoma bakoitza DNA molekula bakoitza da, molekula lineala, muturrak libre dituena.

Kopuru hau espezie bakoitzaren araberakoa da.[1]

Kromatinaren funtzioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kromatina beharrezkoa da zelula zatiketan informazio genetikoaren transferentzia eta banaketa modu egokian burutzeko. Horretarako DNAren erreplikazioa eta transkipzioa egiten dira.[5]

DNA-ren erreplikazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

DNAren erreplikazioa beharrezkoa, eta akatsik gabea da, eta ezinbestekoa da prozesu biologiko guztien funtzionamendu normala bermatzeko. Funtsezko prozedura da zelulen bizitzarako. Horregatik bikoizketa zehatza burutzen da. Hiru pausotan bereiz daiteke:

(1) DNAren erreplikazioaren hasiera: DNAren helizea deskiribiltzen da entzimen bidez. (2) DNAren erreplikazioa: kate bakoitza kopiatzen da eta azkenean bi helize berri sortzen dira. Bakoitza kate zahar batekin eta beste berri batekin. Horregatik prozesu erdikontserbakorra da. (3) DNAren erreplikazioaren amaiera.

DNAren erreplikazio-gertaera osatugabeak edo okerrak direla-eta, zelula-ziklo aberratuak, mutazio genetikoak eta kopia genikoaren aldaketak gertatzen dira, eta hori gaixotasunetan buka dezake, baita minbizian ere. Beraz, prozesu autozuzendua da. Noski batzutan autozuzenketa hau gaizki ateratzen da ere.[5]

DNA transkipzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zelula bakoitzean dagoen informazio genetikoaren bitartez proteinen sintesia ematen da. Horretarako, DNA katetik RNA kateetara igaro behar dira base nitrogenatuak. Kate batetik bestera igarotzeko prozesua transkipzioa da.

Prozesu honek ez ditu zuzenketarik, hau da, akatsak posibleak dira.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g h i Alberts, Bruce. (2021). Introducción a la biología celular. 3a edición.. Médica Panamericana ISBN 6077743186..
  2. a b (Ingelesez) Dubocanin, Danilo; Cortes, Adriana E. Sedeno; Hartley, Gabrielle A.; Ranchalis, Jane; Agarwal, Aman; Logsdon, Glennis A.; Munson, Katherine M.; Real, Taylor et al.. (2023-04-20). Conservation of chromatin organization within human and primate centromeres. , 2023.04.20.537689 or.  doi:10.1101/2023.04.20.537689v1. (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
  3. (Ingelesez) Jamge, Bhagyshree; Lorković, Zdravko J.; Axelsson, Elin; Osakabe, Akihisa; Shukla, Vikas; Yelagandula, Ramesh; Akimcheva, Svetlana; Kuehn, Annika Luisa et al.. (2023-03-10). Histone variants shape the chromatin states in Arabidopsis. , 2023.03.08.531698 or.  doi:10.1101/2023.03.08.531698v1. (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
  4. (Ingelesez) Mawla, Alex M.; Meulen, Talitha van der; Huising, Mark O.. (2021-12-06). Chromatin accessibility differences between alpha, beta, and delta cells identifies common and cell type-specific enhancers. , 2021.12.06.471006 or.  doi:10.1101/2021.12.06.471006v1. (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
  5. a b (Ingelesez) Song, Hao‐Yun; Shen, Rong; Mahasin, Hamid; Guo, Ya‐Nan; Wang, De‐Gui. (2023-02). «DNA replication: Mechanisms and therapeutic interventions for diseases» MedComm 4 (1)  doi:10.1002/mco2.210. ISSN 2688-2663. PMID 36776764. PMC PMC9899494. (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]