Kimiorganotrofo
Itxura
(«Kimioorganotrofoa» orritik birbideratua)
Kimiorganotrofoak energia lortzeko materia organikoa oxidatzen duten bizidunak dira. Landare guztiak eta bakterio gutxi batzuk izan ezik, gainontzeko bizidunak kimiorganotrofoak dira (bakterio gehienak eta onddo eta animalia guztiak, alegia).
Kimiorganotrofo denak heterotrofoak dira, hots, materia organikoa ere erabiltzen dute karbono iturri gisa.
Horretaz gain, organismo kimiorganotrofoak aerobioak edo anaerobioak izan daitezke. Lehenengoetan materia organikoaren oxidazioaren azken elektroien hartzailea oxigenoa da.