[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Frantzisko Frantziakoa (1555-1584)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frantzisko Anjoukoa» orritik birbideratua)
Frantzisko Frantziakoa (1555-1584)

(1576)
Anjouko dukea

Bizitza
JaiotzaSaint-Germain-en-Laye1555eko martxoaren 18a
Herrialdea Frantziako Erresuma
HeriotzaChâteau-Thierry1584ko ekainaren 19a (29 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Denisko basilika
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Familia
AitaHenrike II.a Frantziakoa
AmaKatalina Medici
Bikotekidea(k)
Haurrideak
LeinuaValois leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakaristokrata

Frantzisko Frantziakoa (Hercule François; Fontainebleauko jauregia, 1555eko martxoaren 18a - Château-Thierry, 1584ko ekainaren 10a) Alençon, Château-Thierry, Anjou, Berry eta Touraineko dukea izan zen.

Henrike II.a Frantziakoaren eta Katalina Mediciren laugarren eta azken semea izan zen. Haurtzaroan harrapatu zuen baztangaz aurpegia desitxuratua eta gorputza maker zituen. 1570eko hamarkadaren hasieran Katalina Medici Elisabet I.a Ingalaterrakoarekin ezkontzen saiatu zen. Hasiera batean, adin alde handia eta erlijio ezberdintasuna zirela eta, Elisabetek ezezkoa eman zion arren, Frantzisko hil zen arte negoziatzen jarraitu zuten[1].

Bizitza osoan anaia Henrikeren (1574tik aurrera Henrike III.a, Frantziako erregea) lehiakidea izan zen. San Bartolome gaueko sarraskiaren ondoren Arroxelako setioan (1573) parte hartu zuen. Han bere koinatu Henrike Nafarroakoaren adiskide bihurtu zen. Harekin batera erregeren politikaren aurka zeuden aristokrata katoliko eta higanotek eratutako Deskontenten alderdiko (frantsesez Parti des Malcontents) buruzagia izan zen[2]. Karlos IX.a Frantziakoa aspalditik eri handi zegoenez gero, haren ondorengoa Alençongoa izan zedin konspiratu zuten. Baina konplotak huts egin zuen eta bi buruak espetxeratuak izan ziren[1].

1575eko irailean Alençongo dukeak, Henrike Nafarroakoarekin batera, ihes egitea lortu zuen. Frantziako 5. Erlijio Gerran Henrike III.a Frantziakoaren errege armadaren aurka borrokatu ziren. Gerrari amaiera eman zion Beaulieuko ediktua (1576) oso mesedegarria izan zen bai higanotentzat nola Frantziskorentzat. Hau erregerekin adiskidetu eta bere handinahia Flandesen asetzen saiatu zen. 1579an Gilen Orangekoak Herbehereetako errege izateko proposatu zuen. Ondoko urtean Probintzia Batuek Herbehereetako askatasunaren babesle izendatu zuten eta 1582an Brabanteko duke. Bere aginpideari jartzen zitzaizkion mugak onartzen ez zituenez, 1583ko urtarrilean Anberes armaz hartzen saiatu zen, baina porrot egin zuen[2].

1584ko ekainaren 10ean hil zen, tuberkulosiak eta bere bizimoduaren gehiegikerien ondorioek joa. Heriotz honek Henrike Nafarroakoa Frantziako koroaren oinordeko bilakatu zuen[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Jokinen, Anniina: Biography of François, Duke of Alençon and Anjou Luminarium Encyclopedia
  2. a b c François d’Anjou Henri IV, le règne interrompu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frantzisko Frantziakoa (1555-1584) Aldatu lotura Wikidatan