[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Falange (militarra)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Soldadu greziarrak falange-formazioan

Falangea Antzinako Grezian etsaiaren erasoaldirik gogorrenei aurre egiteko eratzen zen borroka-formazioa da. Hedaduraz, antzinako autoreek izen hori ematen diote soldadu-lerro bakarrez, falange klasikoaren antzera, osatutako edozein armadari. Zortzi-hamasei soldaduz osatuta egon ohi zen aipatu lerro hori. Terminoak jatorri greziarra du (φάλαγξ (phalanx)), hoplitek erabiltzen zuten defentsa-formazioa izendatzeko erabiltzen zena.

Falange mazedoniarra eraso bati aurre egiten

Phalanx terminoa Antzinako Greziako literaturan agertzen da. Homerok sarritan erabili zuen eta, gutxiagotan bada ere, garai horretan zehar hainbatetan agertzen da.

Terminoa infanteriako formazio gisa aipatzen duen lehena, eta 60 aldiz aipatu ere, Jenofonte da. Idazle atenastarrak, jeneralean, lerroka formatutako infanteriako soldadu greziarren taldea izendatzeko erabili zuen. Talde horrek gehienetan borroka-eremuaren erdia okupatzen du eta borrokan paperik adierazgarriena jokatzen zuen.

Garai klasikoko falangea hoplitek eratzen zuten. Hoplitek armadura astuna zeramaten militarrak ziren. K.a. VII. mendetik Peloponesoko Gerra arte (K.a. V. mendea), falangea polis greziarretako hiritarrek osatzen zuten. Hiritar horiek beren hiria eta estatus soziala defendatzeko egiten zuten borrokan.

Peloponesoko Gerran, falangeak bere esanahi sozialaren parte handi bat galdu zuen, gerren iraupen luzea zela medio, mertzenarioak errekrutatu beharra baitzegoen.

Epaminondas estratega, Tebasko armadaren aurrean, izan zen Espartako falange hoplitari irabazi ziona. Horretarako, berrikuntza taktiko bat erabili zuen: hoplitek osatutako falangea angelu zeiharrean eratu zituen, eremuaren eskuinetik ezkerrera, eta ezkerraldean berrogeita hamarren bat gizonez osatutako taldea kontzentratzen zuen, horrela etsaien falange-lerroa hausteko helburuarekin.

Mazedoniako Filipo II.a

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengo berrikuntza handia Filipo II.a errege mazedoniarrak egin zuen, K.a. IV. mendearen erdialdean. Taktika tebastarrak ikasi zituen eta Mazedoniara itzuli zen haiek hobetzeko asmoarekin. Soldaduak orain 6 m luzeko lantza eramango zuen, bi eskuekin erabil zezakeena, eta ezkutua arinagoa zen orain, eta, gainera, lepotik zintzilikatua eraman behar zuten. Filipok falangearen egitura ere aldatu zuen: 16 hoplita aurrean eta 16 lerroz osatutako taldea (256 gizon).

Legio erromatarra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Formazio taktiko orok du bere azkena, eta falangearena legio erromatarra agertzeak ekarri zuen. Azken hau falangea baino askoz malguagoa zen, hark ez baitzuen mugikortasun ona. Gaur egun, Zinozesfalosko Gudua hartzen da falangearen behin betiko porrotaren adierazle gisa.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]