[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Eugenesia nazia

Wikipedia, Entziklopedia askea
1935eko "Wunder des Lebens" ("bizitzaren mirariak") erakusketa eugenesikoaren kartela. Bertan, gertatuko litzatekeenari buruzko proiekzio demografiko bat erakusten zen (So würde es enden!, 'Horrela amaituko litzateke!), baldin eta "behekoek" (Minderwertige) "nagusiek" baino bi aldiz seme-alaba gehiago izango balituzte (4tik 2ra) (Höherwerte). Manipulazio horrekin justifikatu nahi zen nazien politika eugenesikoa.

Eugenesia nazia politika batzuk izan ziren, «arrazaren hobekuntza» gizartearen kezken erdigunean gaia jarri nahi zutenak. Nazismoaren arraza-ideologiak, ezaugarri "nordiko" edo "ariar"en hazkuntza selektiboaren bidez, Alemaniako herriaren hobekuntza biologikoaren helburua lehenetsi zuen.[1]

Nazien garaian Alemanian egindako eugenikismoaren ikerketa Estatu Batuetan (bereziki Kalifornian) antzekoa izan zen, zeinetan naziek inspirazio handia aurkitu baitzuten.[2] Hala ere, bere protagonismoa nabarmen igo zen Adolf Hitlerren gidaritzapean, nazien aldeko aberatsek, asmoaren alde ekonomikoak ikusi ondoren, proiektuetan inbertitzen hasi zirenean.[3]

Funts ideologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Naziek "bizitzeko duin ez den bizitza" (alemanez, Lebensunwertes Leben) gisa identifikatu zituzten gizakiei zuzendua egon zen, tartean delitugileak, gaixo mentalak, dibertsitate funtzional fisikoak zituzten pertsonak, disidente politikoak, pedofiloak, homosexualak, alferrak, zoroak, erlijiosoak eta ahulak, horrela herentziazko katea ezabatzeko. Orokorrean, adimen ahultzat hartzen ziren pertsonak, hau da, "ahulezia" diagnostikatu izana (alemanez, Schwachsinn) izan zen behartutako esterilizazioan onartutako etiketa nagusia.

Mediku batek horrela diagnostikatu zituen pertsonak edo, bestela, besterik gabe horrelakoen itxura zutenak:

Nola egin zen?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wilhelm Frick nazia.
Odolaren garbiketa azaltzen zuen eskema.

Boterea lortu eta gutxira, Wilhelm Frick Barne ministro nazi berriak, berehala iragarri zuen murriztu egingo zela «behe mailako gizabanakoentzako eta asozialentzako, gaixoentzako, adimen-urrituentzako, eroentzako, elbarrientzako eta gaizkileentzako» gastu publikoa.

Nazien mehatxua hilabete batzuk geroago bete zen, 1933ko uztailaren 14an Gesetz zur Verhütung erbkranken Nachwuchses legea aldarrikatu zenean, Nahitaezko Esterilizazioaren Legea gisa ezagututa. Legeak Osasun Hereditarioko Auzitegiak sortzen zituen, eta horiek ziren legeak berak jasotzen zituen pertsona taldeen nahitaezko esterilizazioa erabakitzeko organoak. 1933 eta 1939 bitartean 360.000 pertsona baino gehiago estilizatu ziren Alemanian — 400.000 1945era arte —, gehienak klase baxuenetakoak.[3][5][6]

Arraza-higieneari buruzko politika nazia Nurenbergeko 1935eko Legeekin amaitu zen. Horren arabera «behe-arrazako» partaideak — juduak — ezkontzeko mugak ezartzen ziren. Horiekin batera, beste neurri batzuk ere hartu ziren, hala nola arrazoi eugenesikoengatik abortua legeztatzea (1935) eta Lebensborn ezartzea, hau da «Arraza aria» zuen jendearen jaiotzea sustatzea; hori mediku-irizpideen bidezko hautaketen bidez egiten zen.[7]

1939ko abuztuaren 18an, Adolf Hitlerren gobernuak desgaitasun larriren bat zuten haur jaioberriak hiltzeko programa abiatu zuen. Dekretu bidez, osasun arloko profesionalak behartu zituzten hiru urte baino gutxiagoko gaixotasun fisiko zein mentalak zituzten haurren berri ematera. Adin guztietako milaka pertsona hil zituzten instituzio psikiatrikoetan eraikitako gas ganberetan, “arrazaren purutasuna” mantentzeko asmoz.[8]

Politika eugenesikorik muturrekoena Aktion T4 programarekin aplikatu zen. Programa honen bidez, gaixo sendaezinak, eroak, ahulak, adineko pertsonak, arazoak zituzten haurrak bezalako pertsonen erailketari ekiten zitzaion. Pertsona horiek guztiak gizartearentzako eragozpentzat hartzen ziren. Horrela, desgaitasunen bat zuten 275.000 pertsona inguru hil zituzten Aktion T4an eta beste hilketa masiboen programa batzuen bidez. «Arraza-higienearen» politika horren ondorioz, kontzentrazio-esparruetan milioika pertsona — esaterako, juduak, ijitoak, homosexualak eta abar — sistematikoki akabatu ziren, gaseamendua bezalako metodoak erabiliz.[9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Peter Longerich (15 April 2010). Holocaust: The Nazi Persecution and Murder of the Jews. Oxford University Press. p. 30. ISBN 978-0-19-280436-5.
  2. Edwin Black (November 9, 2003). "Eugenics and the Nazis -- the California connection". San Francisco Chronicle. 2017ko otsailaren 3an irakurrita.
  3. a b Aly, G. (1994). Cleansing the Fatherland: Nazi Medicine and Racial Hygiene. The Johns Hopkins University Press. ISBN 0-8018-4824-5.
  4. https://academic.oup.com/schizophreniabulletin/article/36/1/26/1868974?login=false
  5. Evans, Richard J. (2006): The Third Reich in Power, 1933 - 1939: How the Nazis Won Over the Hearts and Minds of a Nation. Penguin Press, 941 or, ISBN 978-1-59420-074-8.
  6. https://encyclopedia.ushmm.org/content/es/article/the-biological-state-nazi-racial-hygiene-1933-1939
  7. https://www.lavanguardia.com/historiayvida/historia-contemporanea/20200915/33271/leyes-nuremberg-base-legal-holocausto.html
  8. https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/adolf-hitlerren-gobernuak-desgaitasun-larriren-bat-zuten-haur-jaioberriak-hiltzeko-programa-abiatu-zuen
  9. https://www.lavanguardia.com/historiayvida/historia-contemporanea/20201124/6041147/eugenesia-nazi-terrible-aktion-t-4.html

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]