Estreleira
Estreleira Galiziaren independentziaren aldeko mugimendu sozialistak eta komunistak erabiltzen duten bandera da.
Galiziako bandera ofizialaren berdina da, baina erdian izar gorri bat dago, eta ezkerreko galiziar nazionalista gehienek onartzen dute. Dirudienez, izar gorria IPGko militanteek sartuko zuten 60etako hamarkadan, Kubak Espainiatiko independentzia lortzean banderan sartu zuen izarrean oinarrituz.
Dena den, "10 de marzo" fundazioko (CCOO eta PCGtik gertukoa) ikertzaileen arabera, bandera hau erabili zuten lehenak PCEko sekzio gerrileroko kideiak izango ziren 40etako hamarkadan, honen buru Antonio Seoane eta Galizako PCEko burua José Gómez Gayoso zirelarik (PCG ez zen sortuko 60etako hamarkadara arte). Ordura arte, nazionalistek Partido Galeguista sortu zenetik antzeko bandera erabiltzen zuten, izar hori batekin.
Gaur egun ezkerreko alderdi nazionalista guztiek (BNG, FPG, Nós-UP...) erabiltzen dute. Herri manfestazioetan ere erreibindikazio bezala erabiltzen da.
Galiziako bandera ofizialak ez bezala, ez dauka diseiniu zehatzik, ezpada izar gorriak erdian izan behar duela lerro urdinarekin bat eginez.