Eroski
Eroski | |
---|---|
Eroskiren supermerkatua Gasteizko Boulevard merkataritza gunean. | |
Mota | Kooperatiba |
Sektorea | Banaketa |
Sorrera | 1969 |
Egoitza | Elorrio, Bizkaia Euskal Herria |
Merkatuak | Euskal Herria eta Espainia |
Langileak | 36.432 langile 12.295 bazkide |
Eskumendekoak | Eroski Bidaiak Perfumerias IF Caprabo Eroski Asegura Eroski Móvil Eroski Optika Forum Sport |
Webgunea | http://www.eroski.es/ |
Eroski Mondragon Corporacion Cooperativa barnean dagoen banaketarako kooperatiba da.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erosi eta toki hitzen nahasketatik dator izena, hau da, "erosteko toki".
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1969an sortu zen.
2007ko ekainean Caprabo enpresa espainiarra erosi eta gero, 2.441 salmenta-toki ditu taldeak hurrengo moduan banaturik: 114 hipermerkatu (Eroski), 1.029 supermerkatu (Eroski City, Eroski Center eta Caprabo), 274 bidaia-agentzia (Eroski Bidaiak), 53 gasolindegi, 44 kirol-denda (Forum Sport), 300 lurrindegi (If), aisia eta kulturako 4 denda (Abac) eta 27 logistika-gune. 47.000 langilek osatzen dute taldea.
2010ean Espainiako Errealitate Eleaniztunaren Sustapen Saria jaso zuen.
2014ko azaroaren 4an, Eroskik 160 denda saldu zizkion DIA taldeari. Denda gehienak Madrilen zeuden; gainerakoak, aldiz, Andaluzian, Gaztela eta Leonen, Extremaduran eta Gaztela-Mantxan[1].
Azaroaren 24an, 40 milioi euro inbertitu zituen Eroskik Elorrioko plataforma logistiko automatizatuan[2].
2015eko urtarrilaren 12an, Eroski 136. postuan zegoen munduko banaketa talde handien zerrendan. Bederatzi postu galdu zituen urtebetean. AEBetako Wal Mart supermerkatuen taldea zen zerrendan lehena[3].
Urtarrilaren 15ean, Eroski ixtear zegoen bere zorraren berregituraketa[4]. Urtarrilaren 16an, akordioa egin zuen bankuekin bere zorra osorik berregituratzeko eta horrela finantza ekarpenen trukearen hasiera posiblea zen[5].
2022ko azaroaren 22an iragarri zenez, Iberostarrek Eroski Bidaiak erosi zuen, 300 langilez eta 132 dendaz osatua, eta hurrengo urteko urtarrilean zen ixtekoa operazio hori[6].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Eroskik 160 denda saldu dizkio DIA taldeari», EiTB, 2014-11-04
- ↑ Miren Garate, «40 milioi euro inbertitu ditu Eroskik plataforma logistiko automatizatuan», Berria, 2014-11-24
- ↑ Eroski 136. postuan dago munduko banaketa talde handien zerrendan. Berria 2015eko urtarrilaren 12a.
- ↑ «Eroskik ixtear du bere zorraren berregituraketa», Berria, 2015-01-15
- ↑ «Eroskik akordioa lortu du bankuekin bere zorra osorik berregituratzeko», Berria, 2015-01-16
- ↑ Rada, Iñaut Matauko. «Iberostar taldeak Eroski Bidaiak erosi du» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).