Elikadura Antzinako Egipton
Elikadura Antzinako Egipton tenpluen eta hilobien paretetako grabatu eta testuetatik ezagutzen da. Erreferentzia ugari egiten dizkiote janari ofrendei eta beraien jan ohiturei.
Egiptoarren hileta artean, eguneroko bizitzako eszenak irudikatzen dira. Horietatik informazio asko atera da janariarekin zuten erlazioari buruz. Ez dira errezetak aurkitu, baina bai botikak prestatzeko instrukzioak.
Janariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elikadura Egipto zaharrean kontserbadorea zen, medio geografikoek baldintzatzen zutelako eta teknologia berrien aurkikuntza eta elikagai berrrien inportazioaren eboluzio geldoaren ondorioz.
Klimak influentziak garrantzitsua zuen: aro aurredinastikoan, desertu zonetan landaredia zegoen eta artzaintza ahalbidetzen zuen horrek. Baina desertifikazioak garrantzi handiagoa eman zion Nilo inguruko lautadari eta bertako nekazaritzari.
Oinarrizko elikagaia ogia eta garagardoa (garagarrarekin egina) ziren. Gutxi gorabehera 20 ogi mota aurkitu dira.
Beraien dieta arrain eta haragiarekin (ardia, txerria, hegazti etxekotuak eta beheia) osatzen zen. Haragia eta arraina erre egiten ziren normalean. Arrain preziatuena korrokoia zen, Niloa zeharkatzen zuen itsas arraina. Arraina ez zen askotan jaten, Seth jainkoaren berraragiztatze gisa hartzen baitzen.
Baratxuria eta tipula, lekaleak (ilarrak, dilistak), barazkiak (aza, pepinoa, uraza, porrua) eta uretako landareak (papiroa, lotoa) ziren elikagai kontsumituenak. Hauetako asko, Niloren uholdeetan bakarrik landatu zitezkeen.
Frutak, nahiko urriak, elitearentzako gordetzen ziren. Erromatarren garaira arte ez zituzten zitrikoak ezagutu. Fruta kontsumituena datilak, mahatsa, granada, sandia, meloia eta algarrobo-leka ziren.
Eztia oso garrantzitsua zen, azkenburuko asko osatzen eta erremedio askoren osagaia baitzen.
Edariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ardoa aberatsentzako gordetzen zen, luxuzko edaria baitzen Egipton.
Garagardoa denbora askoan izan zen edari nazionala. Ugaria eta merkea zenez, herrialde guztian zehar edaten zen eta edozein klase sozialetako jendeari gustatzen zitzaion. Gainera, edozein egoeratan edaten zen.
Garagardoa ongi kontserbatzen zen. Lastozko tapoia eta buztin bustia zuten ontzietan saltzen zen.