[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Eldridge Cleaver

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eldridge Cleaver

Bizitza
JaiotzaWabbaseka1935eko abuztuaren 31
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaFrantzia
Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
HeriotzaPomona1998ko maiatzaren 1a (62 urte)
Hobiratze lekuaMountain View Cemetery and Mausoleum (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: prostatako minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Kathleen Neal Cleaver (en) Itzuli  (1967ko abenduaren 27a -  1987)
Hezkuntza
HeziketaAbraham Lincoln High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, politikaria, eskubide zibilen aldeko ekintzailea eta rapist (en) Itzuli
KidetzaPantera Beltza Alderdia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa

Musicbrainz: 0b80b9a7-aaca-480d-a83e-a863332df69b Discogs: 560766 Allmusic: mn0001449266 Find a Grave: 3507 Edit the value on Wikidata

Leroy Eldridge Cleaver (Wabbaseka, Arkansas, AEB, 1935eko abuztuaren 31Los Angeles, AEB, 1998ko maiatzaren 1a) estatubatuar politikaria eta beltzen aldeko aktibista izan zen.

Hamabi urterekin atxilotu zuten lehenbizikoz, bizikleta bat osteagatik, eta askatasun aldiak izan bazituen ere, ondorengo 15 urteen parterik handiena erreformatorio eta kartzeletan eman zuen. Kartzelan zegoela, Malcolm X aktibistaren idatziak irakurri zituen, eta haren jarraitzaile sutsu egin zen.

Cleaverrek goi-ikasketak amaitu zituen, eta hainbat gizarte-kritika aztertzeari ekin zion: Ameriketako beltzen idatziak (Malcolm X, Du Bois, Richard Wright, James Baldwin) eta pentsalari komunista handienak (Marx, Lenin...). Hala hasi zen Cleaver Amerika zurian beltz izatearen kontzeptua biribiltzen.

1962an argitaratu zituen beltzen nazionalismoari buruzko lehen saiakerak Negro History Bulletin izenekoan. 1966an, baldintzapeko askatasunean atera eta berehalaxe (1965ean hil zuten Malcolm X), Huey Newton eta Bobby Sealerekin batera, Black Panther Party (BPP) edo Pantera Beltza Alderdia sortu zuen.

1968an argitaratu zuen Soul on Ice (Arima izotzetan) liburu autobiografikoa; bertan, Ameriketako beltzen egoera eta zurien arrazismoa salatzen zituen. Pantera Beltzen erradikalismoa zela eta, noiznahi izaten zituzten poliziarekin istiluak, eta hala, 1968ko apirilean, polizien aurkako tiroketa batean, zauritu egin zuten Cleaver. Berriro kartzelara ez itzultzearren, Kubara ihes egin zuen, eta ondorengo zazpi urteetan, herrialde komunistetan ibili zen: Sobietar Batasunean, Ipar Vietnamen eta Ipar Korean. Azkenean, herrialde komunistetako askatasun-faltagatik etsita («kartzela gogorarazten zidaten, ezin nuen eraman», esan zuen geroago), berriro kristau egin zen, 1975ean. Hurrengo urtean, Estatu Batuetara itzuli zen, eta 1.200 ordu herri-zerbitzuetan egitera zigortu zuten.

1986an, Alderdi Errepublikanotik Senaturako izenda zezaten saiatu zen, baina ez zuen lortu. 1998ko maiatzaren 1ean hil zen, Los Angelesko ospitale batean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eldridge Cleaver Aldatu lotura Wikidatan