Efektuaren tamaina
Estatistikan, efektuaren tamaina datu-multzoen arteko diferentziaren edo aldagai estatistikoen arteko erlazio estatistikoaren magnitudea da, hainbat estatistikoren bitartez neur daitekeena. Oro har, soilik lagin-aldakortasunaren eta lagin-tamainaren menpean dagoen adierazgarritasun kontzeptutik bereizten da, horrekin lotura izan arren; hain zuzen, zabalagotzat hartzen da efektuaren tamaina kontzeptua. Adibidez, badira efektu handiak, lagin-tamaina txikiekin izateagatik, estatistikoki adierazgarriak ez direnak, baina bai ordea substantiboki, interesgarriak izan daitezkeelako edo ikerketa zabalago baten beharra adieraz dezaketelako; halaber, badira efektu txikiak (mutil eta neska ikasleen arteko diferentzia oso txikiak) estatistikoki adierazgarriak direnak aldi berean, lagin-tamaina handiekin jaso direlako.[1][2][3][4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Effect Size Estimates: Current Use, Calculations, and Interpretation. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Ingelesez) On Effect Size. .
- ↑ (Ingelesez) The Other Half of the Story: Effect Size Analysis in Quantitative Research. .
- ↑ (Ingelesez) How to Estimate and Interpret Various Effect Sizes. .[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |