Geoerreferentziazio
Geoerreferentziazioa edo geoerregistroa koordenatu-transformazio mota bat da, irudi digital bat datu-base bektorial bati lotzen duena. Honek maiz espazio geografiko bat irudikatzen du (normalean, eskaneatutako mapa bat edo airetik hartutako argazki bat). Prozesu honek, erreferentzia espazialeko sistema batera lotuz, datu digitalak mundu errealean kokatzen ditu.[1][2] Beraz, irudiak erregistratzeko edo irudiak zuzentzeko modu geografikoa da. Helburu ohikoena da irudia beste datu geografiko batzuekin integratzea, bisualki eta analitikoki, informazio geografikoko sistemetan eta teledetekzio-softwarean.
Adibidez, QGIS software askearen geoerrenferentziatzeko funtzioak edozein digital irudiari koordenatu geografikoak adjudikatu dezake. Honetarako 6 algoritmo ezberdinak daude eskuragarri.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «What does "georeferenced" mean?» www.usgs.gov (U.S. Geological Survey).
- ↑ (Ingelesez) Yao, Xiaobai A.. (2020-01-01). Kobayashi ed. Georeferencing and Geocoding. Oxford: Elsevier, 111–117 or. doi: . ISBN 978-0-08-102296-2..
- ↑ «6. Raster Data — QGIS Documentation documentation» docs.qgis.org (Noiz kontsultatua: 2024-11-27).