[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Golde (neurria)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Goldea, halaber golde-lurra, azalera-unitate historikoa da, idi-uztarri batek egun batean egin dezakeen lana[1]. Neurria ez zen zehatza. Esaterako, golde batek 1.796,912 m2 zituen Nafarroan, baina 2.684 m2 Beran, 4.200 m2 Baiona eta Uztaritzen, eta 2.800 m2 Saran. Gipuzkoan, berriz, goldelur bat 50 anega zen[2].

Nafarroako Erresuman lau gizalurren baliokidea zen[3]: 1 golde = 2 erregunerri = 4 gizalur = 8 gaitzeru-herri = 32 almute. Baina Beran, aldiz, zortzi gizalurren azalera zuen: 1 golde (2.684 m2) = 8 gizalur (335.5 m2)

Tokian tokiko beste aldaera batzuk aurki daitezke: italdi, itegun, araldi eta abar.

Antzinako Erroma

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Latinezko iugerum, jugerum, iugera edo iugus laukizuzen bat da, 240 pedesko (oin erromatar) alde luzea eta 120 pedesko alde txikiarekin, hau da, 71 m. x 35,5 m. Neurriak 28.800 oin koadro neurtzen zituen, gaur egungo 0,25 hektarea inguru. Marko Terenzio Varronek eta Kolumelak diote iugerum bat actus quadratus baten bikoitza zela, eta actus bat uztarri batekin lotutako bi idik gelditu gabe egin zezaketen golde-lanaren luzera (120 oin). Bi iugerak heredium bat neurtzen zuten, erromatar herritaratasuna zuen bakoitzari ematen zitzaiona herentzian jaso zezakeen propietate gisa. Ehun heredia zenturia bat ziren eta lau zenturia saltus bat. Neurri untzialetan iugerum bakoitza ehun oin koadro (9,2 m2 zituzten 288 scrupulitan banatzen ziren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Golde. .
  2. Lasa, Irune. (2009-11-18). «Neurriari neurri bila» Berria: 46-67..
  3. Espainiako Historiaren Erret Akademiaren Boletina

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]