Célestin Freinet
Célestin Freinet | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gars, 1896ko urriaren 15a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Vence, 1966ko urriaren 8a (69 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Elise Freinet (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | esperantoa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | sindikalista, esperantista, Frantziako Erresistentziako kidea eta pedagogoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Célestin Freinet (Gars, Proventza-Alpeak-Côte d'Azur, Frantzia, 1896ko urriaren 16a - Vence, Proventza-Alpeak-Côte d'Azur, Frantzia, 1966ko urriaren 8a) pedagogo berritzaile bat izan zen. Bere metodo eta teknikak, Freinet pedagogia izenez bildurik, mundu zabaleko eskola askotan erabili dira, baita bere pedagogia sistemari jarraitzen ez dioten eskoletan ere. Bere pedagogiaren ezaugarri nagusiak demokrazia, eskolan gurasoen eta herriaren parte hartzea, haurraren autonomia, bizipen eta esperientzien garrantzia ikaskuntza prozesuan, antiintelektualismoa eta antiautoritarismoa dira. Bere tresna didaktikoen artean inprimategia da ospetsuena, non haurrek euren testuak idazten zituzten. Aldi berean, ezkerreko ekintzaile politiko eta sindikalista nabarmena izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Célestin Freinet Frantziako Itsas Alpeak departamenduan jaio zen nekazari eta ehungile familia batean. Herriko denda bat bazuten, gainera, non denetariko gaiak saltzen ziren. Freinet laugarren haurraa zen. Bere jaioterriko giro jator eta herrikoia izan zen, seguru asko, herria eta eskola uztartzeko beharraren ideia piztu zion bizipen bat. Bere amak ez zekien irakurtzen eta seguru asko horregatik semeari hezkuntza egoki bat emateaz arduratu zen. 12 urte bete eta lehen hezkuntzako maila bukatutakoan, Grasseko barnetegi batera joan zen, berandago, 1912an, Nizako irakasle eskolan izena eman eta irakasle izateko ikasketak hasi zituen. Ikasketak bukatu baino lehen, 1914 urtean, Munduko Lehenengo Gerra zela eta deitutako maisu baten ordezko lanetan aritu zen. Alta, 1915eko apirilean bera ere deitu zuten gerrara. 1916 urtean heldu zen frontera, azpitenente mailarekin, eta bere ardurapean 40 soldadu zituen. Urte eta erdi geroago, 1917ko urrian, birikan balaz zauritu zuten Verdungo guduan, Chemin des dames izeneko tokian. Zauriaren eraginez, pleuresiaz gaixotu eta ospitalez ospitale denbora luzean ibili zen bere zauriak sendatzeko. Gerrako esperientziak direla eta, bakezale porrokatua bihurtu zen. Gerran bizi izandako autoritarismoak, bereizkeriak eta borrokek gogaiturik ibili zen, gerrako bere egunerokoan azaldu zuenez:
« | Neurrigabeko injustizia dela eta, gerraz nazkaturik nago. Maila guztietan ustelkeria dago: nori idatzirik duen guztiak nahi duen guztia lortzen du. Horren guztiaren ondorioz familia onekoak diren guztiek ihes egin dute, eta borroka egiteko, dirurik eta kontakturik gabeko ofizialak eta soldaduak bakarrik geratzen dira. Ia ez da Frantzia borroka egiten duena, azpikoak, txiroen Frantzia baizik. Horiek dira arriskuan daudenak. | » |
—Célestin Freinet, 1917ko uztailaren 10a. |
Bizipen hauek direla eta, humanismo sakon bat garatu zuen, ondorengo bere pedagogia proiektuetan eragin handia izango zuena.
1920. urtean irakasle laguntzaile postua lortu zuen, Bar-sur-Loup-en kokatuta zegoen eta bi gela zeuzkan eskola batean. Herrixka txiki horretan, geroago herri turistiko bihurtuko zena, bere jarduera pedagogiko eta militantea garatu zuen. Inprenta bat ere sortu zuen, nazio mugimendua hasi zuen bere prentsa profesional eta politikoko artikuluen bitartez, “heziketa berriari” buruzko nazioarteko kongresuetan parte hartu zuen, maisurik inportanteenak ezagutu zituen eta azkenik pedagogia garaikideko klasikoak irakurri zituen lehen mailako ikuskapenerako oposizioak prestatzeko, nahiz eta geroago gainditu ez zituen. Bestalde, astia izan zuen bere jaiotze-herriaz interesatzeko, izan ere, langile-kooperatiba bat sortu zuen herria elektrifikatzeko.
Bere pentsamendu ezkertiar iraultzaileak pedagogia-metodoak aldatzera zeraman. Abiapuntu gisa, gerrako zauriengatik denbora luzez hitz egiteko ezintasuna dela eta, haurrei ematen zien hitza, haurrak eskolako protagonista bihurtuz. Aldi berean, testuliburu zurrunak baztertu eta haurrek testu libreak osatzen zituzten. Herrian zehar ere ibiltzen ziren, ikasketa aktiboagoa eta esperientzian oinarritutakoa osatu nahian. 1923ko udan pedagogo berritzaileen biltzar batean hartu zuen parte, non Adolphe Ferrière ezagutu zuen. 1925 urtean Sovietar Batasunera bidaia egin zuen, beste pedagogo zenbaitekin batera, hango eskolak bisitatzeko. Urte berean Èlise Lagier-Bruno, iraultzailea bera ere eta gerora bere pedagogiaren bultzatzaile izango zena, ezagutu eta 1926ko martxoan ezkondu ziren.
Freineten lagun ezkertiarren laguntzarekin eskola bat ireki zuen, baina kontra zituen eskuineko indarrak. 1929tik 1933ra Saint-Paul-de-Vence-n maisu komunisten instalazioa gaizki jaso zelako aitzakia batekin udaletxe eskuindarrak maisuak lekualdatu zituen. Izan ere, 1933. urtean Frantzian, Alemanian, Italian eta Españan muturreko eskuineko mugimenduen aurrerapena erregistratu zen. Freinet bikoteak ez zuen eskaini zieten lana onartu eta Irakaskuntza Laikoaren Kooperatibaren mugimendua garatzen jardun zuten, izan ere, material ekoizpenen eta dokumentu pedagogikoen edizioaren enpresa handi bat bihurtu zen.
1934 eta 1935 urteetan zehar Freinetek Vence-n eskola bat eraikitzea lortu zuen eta berak parte hartu zuen eraikinaren eraikuntzan. Eskola horren ikasleak klase apaleko familiak eta baliabide gutxiko familiak ziren.
1939-1940. urteetan Bigarren Mundu Gerra hasi zen. Freinet komunista zela ikusita arriskutsua zela pentsatuz, atxilotu ta kontzentrazio esparruan errekrutatu zuten baina berehala askatasuna lortu zuen. Askatasunaren ondoren, bere jarduera berriz hasi zuen Vencen .
1948. urtean Irakaskuntza Laikoko Kooperatiba "Eskola Modernoaren Institutu" bihurtu zen eta Cannesera lekualdatu zuten. Hau fabrikazio zentro garrantzitsua eta material pedagogikoaren zabaltzen duen zentru garrantzitsuena izanik. 1950. urtean desadostasun batzuk tarteko alderdi komunistatik kanpo utzi zuten disidentziagatik.
Freinet Vencen hil zen, 1966. urtean, baina bere proiektuak aurrera jarraitu zen Elisek emaztearen eskutik.
Freineten "Bizitza Teknikak"
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elise Freineten lekukotasunarekin jarraituz, Bar-Sur-Loup izandako egonaldian zehar, bere senarrak “argiztapen pedagogikoko” bi fase bizi izan zituen, Gerra Handiaren ondorengo esperientzia barneratuz eta gaindituz. Aurkikuntzarik handiena ikasgelatik irteteko premiazko behar fisiko eta psikikoa izan zen: klasetik kanpoko ibilaldiak, haurren adierazpen librea, lankidetza eta ingurunearen ikerketa. Bestalde, naturaren adibideak pedagogiari buruzko lan gako batzuk lantzen lagundu zioten:
- Testu librea: umeek zenbait fasetan egindako testua eta haren lanketa da. Lehenik testua idaztea, jarduera sortzailea eta indibiduala izanik. Bigarrenik irakurketa talde guztiaren aurrean, intonazioa eta ahotsaren modulazioa lantzen dituena. Ondoren era kolektiboko testuko iruzkina. Azkenik, beste jarduera batzuk izan zitezkeen, inprimatzea eta eskola aldizkarirako testuen erreprodukzioa eta korrespondentzia adibidez. “Testu libururik ez”. Sormena trebatzeaz gain, testu libreak irakurketaren ikasketarako euskarri gisa balio dute. Testua umeengandik datorrenez inplikatuago sentitzen dira eta horrela errazago ikasten dute.
- Eskola aldizkaria: umeen berezko antolaketaren ondorioz eraikitzen da. Familiekin komunikatzeko erreminta bat da. Gramatikak eta ortografiak zentzua hartzen dute, testu bat ortografia akatsekin argitaratu behar ez delako.
- Lan planak: ikastaroa ikasleekin batera antolatu behar da, talde erabaki batzuen babesean eta ikastaroaren plangintza orokorra jarraituz. Horrela haurrak beren lanaz arduratzen dira eta badakite zer egin behar duten.
- Konferentziak: talde klasearen esparruak bide ematen du ikasleen aldetik errealitateari buruzko kritikak egiteko eta gero kritika horiei buruzko ikerketa bat egiteko.
- Lan-liburutegia: materiala dinamikaren eta ikasleen kontsultaren beharren arabera sailkatzen da, era aske batean erabil ditzakete ikasleek eta aldi berean hura antolatzeaz eta kontrolatzeaz arduratzen dira.
- Klase batzarra: arazoak kolektiboki planteatzen diren espazio eta denbora da, eta bertan ikasleek erabakiak hartzeko baliabideak bilatzen dituzte, gainera horrela planifikatzea eta proiektuen gauzatzea posiblea egiten dute. Plangintza funtzioaren eta berrikusketaren heziketa gertatzen da, baita talde dinamiken azterketa ere.
- Eskola korrespondentzia: Freinetek ikasleek sorturiko materiala eskolan eta familietan soilik ez, beste eskolekin ere partekatu behar zela zeritzon.
Azken finean Freineten teknikak erabiltzeak ikasleari hitza ematea esan nahi du, komunikazioa eta lankidetza ahalmenetatik hasita.
Metodo Naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Freineten tekniken oinarria 'metodo naturala' zen, hau da, ikasketaren eta deskubrimentuaren aldeko giroa eskaintzea edo sustatzea, adierazpen askatasuna eta ideien trukaketa kontuan hartuz. Garrantzia zeukan beste puntu bat teknika eskulanari eskainitako lantegien sorrera zen. Funtsean, sustatu nahi zuena hau da: jarrera ikertzailea, inguruneari buruzko jakin-mina, berezko eta besteen errealizazioekiko errespetua eta azkenik materialen erabilera egokia.
Freinetek XX. mendearen hasierako langile mugimenduen eta sozialisten eragina izan zuen. Hortik zetozen bere militantzia sindikalista eta oinarri marxistadun diskurtsoak. Freinet-en funtsezko jarrera eskola tradizionalarekiko kritika gogorra izan arren, Eskola Berriari ere kritikak egin zizkion, izan ere, bere aburuz ekonomia on batez eta ingurune baldintza on batzuez gozatzen zuten eta horiek gehienetan eskola publikoek ez zeuzkaten ezaugarriak ziren.
Freinet-ek "tanteo esperimentalaren" ideia sustatu zuen, horrek esan nahi duena da, ikasketak berezko esperientziak kontuan hartuz egiten zirela, umeek egin zezaketen errealitateari buruzko manipulazioa kontuan hartzen zela eta haien bizipenen adierazpena garrantzitsua zela.
Azkenik, Freineten esanetan begietsi behar ziren beste puntuak hauek ziren: lanaren funtzionaltasuna, erakundeek zentzua eta erabilgarritasuna izatea eta maisu-ikasle harremana sustatzea ikasgelan giro on bat sorraraziz.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1927 - L'imprimerie à l'école. Boulogne, Ferrary, 1927,
- 1946 - L'école avail, París, Editions Ophrys, 1949.
- 1949 - Les dits de Mathieu, Folleto de nueva educación popular, 1949;
- 1950 - Essai de psychologie sensible appliquée à l'éducation, Cannes, Editions de l'Ecole Moderne Française, 1950,
- 1956 - Les méthodes naturelles dans la pédagogie moderne, Paris, Bourrelier, 1956.
- 1957 - L'école moderne française, Montmorillon, Editions Rossignol, 1957.
- 1969 - La méthode naturelle, 3 volúmenes, Neuchâtel, Delachaux & Niestlé, 1968-1969. (hil ondoren kaleratua).
- 1969 - Pour l'école du peuple, París, Maspero, 1969.
Gaztelaniara itzuli diren lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1964 - Las enfermedades escolares. Ed. Laia, Bartzelona, 1974
- 1969 - La psicología sensitiva y la educación. Ed. Troquel, Buenos Aires, 1969
- 1971 - Educación por el trabajo. Fondo de Cultura Económica, México, 1971
- 1972 - Los métodos naturales. Ed. Fontanella, Batzelona 1972 (3 vol.)
- 1973 - Técnicas Freinet en la Escuela Moderna, México D.F: Ed. Siglo XXI. 1973
- 1973 - Parábolas para una pedagogía popular,17 Editorial Laia, Batzelona, 1973
- 1975 - Nacimiento de una pedagogía popular. Ed. Laia. Bartzelona. 1975
- 1976 - Por una escuela del pueblo. Fontanella. Bartzelona, 1976
- 1996 - La escuela moderna francesa. Una pedagogía moderna de sentido común. Las invariantes pedagógicas. Ed. Morata, (Bigarren edizioa), 1996
Freinet-i buruzko ikasketak:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Clanché, P., Devarieux, E., Testaniere, J. (eds.) La pédagogie Freinet. Mises à jours et perspectives. Bordele, Presses Universitaires de Bordeaux, l993.
- Legrand, Louis. Pour una pédagogie de l'étonnement. Neuchâtel, Delachaux & Niestlé, l960.
- Lobrot, M. La pédagogie institutionnelle. Paris, Gauthier-Villars, l966.
- Maury, L. Freinet et la pédagogie, Paris, Presses Universitaires de France, l988.
- Oury, F. Y Vasquez, A. Vers une pédagogie institutionnelle? Paris, Maspero, l967.
- Piaget, J. Psychologie et pédagogie. Paris, Denoël, l969.
- Piaton, G. La pensée pédagogique de Célestin Freinet, Toulouse, Privat, l974.
- Vial, J. “Pédagogie Freinet, pédagogie du travail, de l'aléatoire et de la dédicace”. En: Célestin Freinet. Paris, I.P.N., l967.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Célestin Freinet. 2018-03-12 (Noiz kontsultatua: 2018-03-28).
- (Ingelesez) admin. (2015-05-27). «Resources» International Bureau of Education (Noiz kontsultatua: 2018-03-28).
- (Gaztelaniaz) «Movimientos Freinet» MCEP 2016-04-20 (Noiz kontsultatua: 2018-03-28).
- Célestin Freinet. 2015-06-11 (Noiz kontsultatua: 2018-03-28).
- (Gaztelaniaz) Monografias.com, robertoral ,. «Celestine Freinet - Monografias.com» www.monografias.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-28).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Felipe Zayas, "Freinet: Si la gramática fuera inútil" *