British Invasion
British Invasion | |
---|---|
Mota | fenomeno musika genero musical movement (en) |
Second British Invasion (en) → | |
British Invasion (euskaraz "Britainiarren inbasioa") XX. mendeko 60.hamarkadan Erresuma Batuan sortutako rock musika mugimendu zabala izan zen. Mugimenduak batez ere Estatu Batuetan izan zuen indarra baina baita ere mendebaldeko Europan. The Beatles taldearen arrakastak beste talde britainiarrei ateak irekin zizkien, zerrendetan postu altuak lortuz. Musikari horiek eragin asko jaso zuten: rock and roll, blues eta rhythm & blues. Talde horiek abesti errazak eta itsaskorrak egiten zituzten.[1]
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]The Beatlesen agerpen distiratsuaren aurretik, Cliff Richard bezalako abeslariek edo The Shadows bezalako taldeek oihartzun handia izan zuten Erresuma Batuan. Baina britainiarren presentzia Estatu Batuetako musika-panoraman oso eskasa zen; argi eta garbi islatzen da garai hartan zerrenda estatubatuarren lehen postuetan kokatzea lortu zuten abesti britainiarren kopuruan, bi bakarrik: Mr. Acker Bilken "Stranger on the Shore" eta The Tornadosen "Telstar", 1962ko maiatzan eta abenduan hurrenez hurren.[2]
Capitol Records konpaianiak 1963ko amaieran The Beatlesen "I Want To Hold Your Hand" singlea argitaratu zuenean, iraultza eman zen: taldea Estatu Batuetara joan zen lehen aldiz eta bere diskoa laster kokatu zen zerrenden lehengo postuetan. Gainera, 1964ko otsailaren 9an Ed Sullivanen telebista saioan izan ziren eta, ordura arte, inoiz ikusi ez zen ikusle marka ezarri zuten. Arrakasta horrek merkatu estatubatuarraren ateak beste talde berriei ireki zizkien: The Rolling Stones, The Dave Clark Five, The Animals, The Who eta Tom Jones abeslaria bezalako rock talde britainiarrak.[3]
Bitxia bada ere, garai hartan hain garrantzitsuak ziren beste talde britainiar batzuek, The Yardbirds, Them edo The Kinks, adibidez, hasiera batean presentzia txikia izan zuten AEBetakoetan. Hala ere, mainstream mailan arrakasta txikia izan zuten arren (The Kinksen kasuan Estatu Batuetan sartzeko debekua izan zuten, portaera txarra izateagatik), underground giroan izan zuten eragina izugarria izan zen. Garage rock edo Garage-punk izeneko joera eztanda eragin zuten, taldeen benetako ikonoak izanik. Talde horiek 1965 eta 1968 artean garai gorena ezagutu zuten.[4]
British Invasionen taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Beatles
- Badfinger
- Bee Gees
- Black Sabbath
- Chad & Jeremy
- Cilla Black
- Cliff Bennett and the Rebel Rousers
- Cliff Richard
- Cream
- Dave Berry
- David Bowie
- Deep Purple
- Eric Clapton
- Freddie and the Dreamers
- Georgie Fame
- Gerry and the Pacemakers
- Herman's Hermits
- John Mayall & The Bluesbreakers
- Led Zeppelin
- Lonnie Donegan
- Manfred Mann
- Marmalade
- Matt Monro
- Peter & Gordon
- Pink Floyd
- Procol Harum
- Rod Stewart
- Smile
- Status Quo
- The Animals
- The Dave Clark Five
- The Fortunes
- The Hollies
- The Jeff Beck Group
- The Kinks
- The Moody Blues
- The Move
- The Nashville Teens
- The Pretty Things
- The Rolling Stones
- The Shadows
- The Small Faces
- The Spencer Davis Group
- The Swinging Blue Jeans
- The Tremeloes
- The Troggs
- The Who
- The Yardbirds
- The Zombies
- Them
- Tom Jones
Estatubatuarren erantzuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estatubatuarrek banda arrakastatsuak zituzten arren, egia esan, "Britainiarren inbasioa", literalki, hori bezala ikusi zen: benetako inbasioa . Hala ere, laster sortu zen erreakzio baten antzeko zerbait, "Erantzun Estatubatuarra"' deitua izan zena.
Estatu Batuetan entzuten ziren artisten eta taldeen zerrenda handia zen: Chubby Checker, Bob Dylan, Joan Báez, Buffalo Springfield, Crosby, Stills, Nash & Young, Simon and Garfunkel, Jimi Hendrix, Janis Joplin, Jefferson Airplane, Creedence Clearwater Revival, The Doors, Steppenwolf, Grateful Dead, Quicksilver Messenger Service, James Brown, Stevie Wonder, Roy Orbison, Billy Joel, Smokey Robinson, Marvin Gaye, The Supremes, The Beach Boys, The Byrds, The Kingsmen, Elvis Presley... Dena dela British Invasionen eragina handia izan zen. 1964 arte estatubatuarrek bakarrik haiek ekoiztutako musika entzuten zuten baina urte horretatik aurrera gauzak aldatu ziten. Musika britainiarra kontsumitzen hasi zen eta benetako masa-fenomenoa bihurtu zen. Nolabait, mugak hautsi ziren.[5]
1966tik aurrera, bestetik, Kalifornian Hippie Mugimenduaren agerpenarekin, estatubatuarren garaipena gisa ikusi zen. Une horretatik musikaren mundu erdigunea berriro ere AEBetara itzuli zen. The Doors, Jefferson Airplane, Grateful Dead, Quicksilver Messenger Service edo Big Brother & The Holding Company gisako taldeek musika munduan bide berriak ireki zituzten. Psikodeliak, estatubatuarren zigiluarekin, britainiarrak eszenatokietatik baztertu zituen.
Aurrerago beste Britsih Invasion ezagutu ziren baina ez 1963an izan zen maila parekoan. Lehen olatu hori, nolabait, 1967-68 urteetan amaitutzat eman daiteke.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.britannica.com/event/British-Invasion
- ↑ Morrison, Craig. American Popular Music. British Invasion (New York: Facts on File, 2006), 32–34 or.
- ↑ https://grammymuseum.org/museum-at-home/revisit-the-british-invasion-how-1960s-beat-groups-conquered-america/
- ↑ https://www.rollingstone.com/feature/the-british-invasion-from-the-beatles-to-the-stones-the-sixties-belonged-to-britain-244870/
- ↑ https://www.today.com/popculture/1964-brits-invade-u-s-no-one-can-escape-wbna3833078
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Top 100 British Invasion You Tuben.
- (Ingelesez):British Invasion mugimendua Rock&Rollaren historian.