[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Bratislavako gaztelua

Koordenatuak: 48°08′32″N 17°06′00″E / 48.1422°N 17.1°E / 48.1422; 17.1
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bratislavako gaztelua
Bratislavský hrad
Kokapena
Estatu burujabe Eslovakia
Eslovakiako eskualdea Bratislava eskualdea
HiriaBratislava
Koordenatuak48°08′32″N 17°06′00″E / 48.1422°N 17.1°E / 48.1422; 17.1
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1431
KudeatzaileaMoravia Handia
Izenaren jatorriaBratislava
ErabiltzaileaQ111784424 Itzuli
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Ondarea
Webgune ofiziala

Bratislavako gaztelua (eslovakieraz: Bratislavský hrad; alemanez: Pressburger Schloss; hungarieraz: Pozsonyi Vár) Bratislavako (Eslovakia) gaztelu nagusia da.

Gaztelua Hiri zaharrean dago, Danubioren gaineko muino batean. Eraikitze lanak X. mendean hasi ziren, baina muinoa zelten eta Moravia Handiaren garaietan ere jendeztaturik egon zen. XVI. mendearen erdialdean Bratislava (orduan Pressburg deitua) Hungariako Erresumako errege-erreginen koroatze leku bihurtu zen eta gaztelua erregeen egoitza izan zen. Aurrerago pizkunde estiloan berregina izan zen. Bi mendez Hungariako koroatze ospakizunetako bitxiak hegomendebaldeko dorrean (bitxien dorrea ere deitua) egon ziren. Maria Teresa Austriakoaren agintaldian (1740-1780) sakonki birmoldatu zen estilo barrokoan. 1811n suak hartu eta erabat hondaturik gelditu zen. 1959 eta 1968 artean berreraiki zuten[1] eta 2008an lehengoratze lanak hasi ziren[2].

1961ean Eslovakiako Ondare Kultural izendatua izan zen[3]. Gaur egun bertan dago Historia museoa (Historické múzeum)[4]. Gazteluaren lau kantoinetako dorreak hiriaren sinbolorik ezagunena dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]