[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Blaenau Ffestiniog

Koordenatuak: 52°59′40″N 3°56′15″W / 52.9944°N 3.9375°W / 52.9944; -3.9375
Wikipedia, Entziklopedia askea
Blaenau Ffestiniog
 Gales
Administrazioa
Estatua Erresuma Batua
Herrialdea Gales
LurraldeaGwynedd
PostakodeaLL41
OS grid kodeaSH705455
Geografia
Koordenatuak52°59′40″N 3°56′15″W / 52.9944°N 3.9375°W / 52.9944; -3.9375
Map
Demografia
Biztanleria4.875 (2011)
Bestelako informazioa

Blaenau Ffestiniog Gales Iparraldeko herri bat da, Gwynedd eskualdean. Antzina garrantzi handia izan zuen bere arbel meatzeengatik, gaur egun Snowdonia Natur Parkearen bihotzean dagoen kokaleku turistikoa da.

2011ko erroldaren arabera 4.875 biztanle zituen.

Blaenau Ffestiniog, Moelwyn Bach kokalekutik ikusia, herria inguratzen duten mendiak ikusten direlarik.

Yr Wyddfa (ingelesez Snowdonia) zonaldean dago kokatua, Galesko arbel erauzketaren industriako gune garrantzitsuenetakoa izan zen, XX. mendeko sektore horren gainbehera arte. Gaur egun herriaren ekonomia turismoan oinarritzen da gehien bat. Herria Snowdonia Natur Parkearen erdigunean kokatzen baita, azken honen mugak ez daudelarik herria eta meatzekoekin erabat zehaztuta.

Blaenau Ffestiniog inguratzen duten mendiek, iparraldetik doan Llerd ibaia (Conwy ibaian isurtzen da), eta mendebaldetik datorren Dwyryd ibaiaren arteko mugalerro dira.

L'Ysgol y Moelwyn eskola da eskualde honetako bigarren hezkuntzako ikastetxe nagusia, Blaenau, Manod, Tanygrisiau, Ffestiniog, Trawsfynydd, Gellilydan eta, orokorrean, Ffestinog Haran guztiko ikasleak bertara zuzentzen dira ikastera. Lehen mailako hezkuntza eskaintzen duten beste bost ikastetxe daude eskualde honetan, gehienak ixteko zorian edo besteekin elkartzekotan [1].

Herria pisudun ikuskizun turistikoak izateaz oso harro dago, Ffestiniog Railway deritzon trena eta Llechweddko arbelezko Kobazulo edo Leizeak, bisitariei irekitako antzinako meatzea; aldiro, Galesko helburu edo leku gogokoenen zerrenda argitaratu ohi da [2].

Blaenau Ffestiniog udalerriak 1898ko Eisteddfod Nazionala ospatu zuen. Herria, usadioz, Meirionnydd konderri historikoaren zati da.

Komunikabideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Blaenau Ffestiniog udalerriko tren geltokia.

Herrirako sarbide nagusia A470 errepidea da, Galesen iparraldea eta hegoaldea lotzen dituelarik; Blaenau Ffestiniog udalerriaren iparraldean, A470 errepideak Bwlch y Gorddinan (385 m) mendate gainera ailegatzen da Sir Conwy konderrian, A5 errepidearekin elkartzen da Betws-y-Coed herrian. Beste ibilbide batzuk herria beste herrialde guztiarekin bat lotzen dute, A487 errepideak bezala, mendebaldea ekialdearekin elkartuz, Porthmadog, Caernarfon eta Bangor batzen dituelarik, Llŷn penintsulara ere joan daitekelarik, Anglesey/Ynys Môn uhartera ere joan liteke A55 errepidetik, eta A496 errepideak, Harlech eta Abermaw lotzen ditu.

Denbora igaro hala, herriak lau trenbide linea izatea lortu du, bakoitzak bere tren geltoki berezkoarekin:

Gaurko egunez, tren geltokiak Ffestiniog Railway eta Conwy Valley line trenbide lineen kargu egiten da.

Biztanle ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertako herritarrek, herria "zatitan" banatzen dute, hauen artean Tanygrisau eta Manod daude. Edonola ere, bertakoek Blaenau Ffestiniog izena herriaren erdiguneari deitzeko bakarrik erabiltzen dute.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]