Biergarten
Itxura
Biergartena (alemanez: biergarten, euskaraz: «garagardo-lorategia»; bierkeller ere) aire zabaleko garagardotegia da. Jatorria Bavarian badute ere, Erdialdeko Europako leku askotara hedatu dira.[1]
Biergarten tradizionaletan bezeroak bere jatekoa eraman dezake, eta garagardoa besterik ez erosi. Ohikoa da zurezko mahaiak eta bankuak izatea, zuhaitz handien itzalpean. Zoladura hartxintxarrezkoa izaten da. Europako biergartenik handiena Municheko Königlicher Hirschgarten da, 8.000 pertsonentzako lekua duena.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Un Biergarten qu’est-ce que c’est ?. jevisitelallemagne.fr (Noiz kontsultatua: 2024-6-26).
- ↑ Größter Biergarten der Welt - Königlicher Hirschgarten in München. pressebox.de (Noiz kontsultatua: 2024-6-27).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |