[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Badajozko sarraskia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Badajozko sarraskia
Irudia
Map
Motamasa hilketa
Denbora-tarte1936ko abuztuaren 14a - 1936ko abuztuaren 15a
Data1936ko abuztuaren 14a
KokalekuBadajoz
HerrialdeaEspainia
Juan Yagüe
Pertsona hilak4.000 (estimazio)

Badajozko sarraskia 1936ko abuztuaren 14ko gaua eta abuztuaren 15eko egunsentiaren artean, Espainiako Gerra Zibilaren hasieran eta Badajozko guduaren ondorengo egunetan, frankista kolpistek hiria bereganatu ostean zibil eta milita errepublikarren aurka burutu zuten sarraskia izan zen.

Sarraski honetan eraildako pertsonen kopurua 2.000-4.000 artekoa izan zela uste da, alegia, garai hartan Badajoz hiriak 40.000 biztanle inguru izanik, biztanleriaren %10a suposatu zuen.[1]

Errepresioa Badajozen

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
« Abuztuaren 17an, astelehena, Le Populairek hau zekarren lehenengo orrialdean: "Mila miliziano fusilatu dituzte faxistek Badajozen". Egun horretan bertan, Le Tempsek ere Jacques Bertheten kronika argitaratu zuen, Badajozeko borroka eta errepresioei buruzkoa: "Une honetan -abuztuak 15, gaueko 22:30- mila eta berrehun pertsona inguru fusilatu dituzte (...) Komandantzia Militarraren espaloiak odolez zikinduta ikusi ditugu (...) Atxiloketek eta exekuzioek ez dute etenik zezen plazan. Hiriko kaleak balaz josita daude, beiraz, teilaz eta bertan behera utzitako gorpuz beteta. San Juan kalean bakarrik hirurehun gorpu daude.


Mario Neves, bere egunkaria eta bere Gobernua bezala, matxinadaren aldekoa zen. Aldizkaria zentsuratuta zegoen, Portugalgo Gobernuak Espainiako gerra zibilean parte aktiboan hartzen zuen eta. Abuztuaren 15ean, larunbatez, Mario Nevesek zera idatzi zuen: "Izua eta hondamendia matxinatuek konkistatu duten hirian (...). Hondamendia eta ikara besterik ez dut ikusi, ez dut erraz ahaztuko (...) Komandantzia Militarreko hormen ondoan, kalea odolez zikinduta dago (...). Lurrean hilotzak ageri dira (...), katedralaren erdiko nabean, bi gorpu lur hartzeko zain daude (...). Gerra preso asko al zegoen galdetu genion (Yagüeri). Baietz erantzun zigun (...).
Eta fusilamentuak (...) diogu guk. Bi mila egon omen dira.
Yagüe komandanteak (...), harrituta galdera zela-eta, esan zuen: Ez dira hainbeste izango (...).
Azkar (...) idatzi ditudan ohar hauek ez dute islatuko nik ikusi dudan hondamendia eta izua (...) Hiria isil-isilik dago, amesgaizto ikaragarri batetik iratzarri eta gero"
Abuztuaren 16an, igandez, Mario Nevesek beste artikulu bat idatzi zuen Diario de Lisboan: "Justizia militarrak zorrotz eta tinko jazartzen du (...). Atzotik ehunka lagun hil dira Extremadurako hiriburuan (...) eta ez da astirik egon lur emateko (...). Gero, hiriko hobi komunera hurbildu gara eta gorpuz beterik dago: gaur goizean fusilatu dituztenak dira (...)"

»

—Tenorio R.: "Las matanzas de Badajoz", in Tiempo de Historia, 56. alea, 1979.


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]