Bosgarren Gurutzada
Bosgarren Gurutzada | |||
---|---|---|---|
Gurutzadak | |||
Frisiar gurutzatuek Damietako dorrea erasotzen | |||
Data | 1213 - 1221 | ||
Lekua | Egipto | ||
Emaitza | Ayyubid leinuaren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
Indarra | |||
| |||
Bosgarren Gurutzada (1213 - 1221) Ekialde Hurbila asaldatu zuen bosgarren kanpaina izan zen.
Laugarren Gurutzadan bezala, kanpainiaren helburua Jerusalem eta Lur Santua osoa berreskuratzea zen, lehendabizikoz Ayyubid leinuaren kontrolpean zegoen Egipto konkistatuz.
Inozentzio III.ak eta bere oinordekoa zen Honorio III.ak Andres II.a Hungariakoak eta Leopoldo VI.a Austriakoak zuzenduriko armadak antolatu zituzten musulmanen eskuetan zegoen Jerusalem berreskuratzeko. 1218an, Oliver Koloniakoak zuzenduriko alemaniar armada, barnean holandar, flandriar eta frisiar soldaduak zituena, gurutzadarekin bat egin zuen[1]. Damieta kontrolatzeko Anatolian zegoen Rüm sultanerri seleiuzidar aliatu zuten, azkenak Sirian bigarren frontea sortuz.
Damieta lortu eta gero, 1221eko uztailean gurutzatuek hegoalderantz jo zuten Kairo erasotzeko. Al-Kamil sultanak berak zuzenduriko gaueko eraso batek sarraskia sortu zuen kristauen lerroetan eta hauei zortzi urteko bake ituna sinarazi zien[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |