[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Zuhaizti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arboladi» orritik birbideratua)
Zuhaizti bat (urkidia).

Zuhaizti bat zuhaitz talde bat da, normalean baso bat baino txikiagoa, eta batzuetan gizakiak landatua[1]. Arboladi hitza ere erabiltzen da[2].

Hiri-ingurunean daudenean, zuhaiztiak oso eremu lasaiak izaten dira, eta airea garbiagoa izaten da ingurukoarekin alderatuta. Zuhaiztiak modu naturalean sor daitezke, bai eta artifizialki ere, halako landarerik ez zegoen eremuetan.

Zuhaizti zuhaitz hitzetik eratorria da. Hitzaren etimologia ez da argia, baina badirudi lehen osagaia zur dela[3], eratorrietan hartu ohi duen zu(h)- itxurarekin. Testu antzinakoenetan forma erabilienak badirudi direla zu(h)aitz, zuhatz eta zugatz[3].

Euskal Herrian toponimo ugari dago zuhaizti ado bere aldaeraren bat duena, hala nola Zugaztieta (Bizkaia), Zuasti (Nafarroa), Zuhaizti plaza (Donostia, Gipuzkoa) eta Zohazti (Baxenafarroa).

Espeziaren arabera zuhaizti eta basoak izendatzeko, -di atzizkia erabiltzen da, adibidez harizti, pagadi, pinudi eta urkidi.

Zuhaizti bat espezie bereko edo desberdineko zuhaitzez osatua dago. Zuhaizti bat osatzeko, zuhaitzak elkarren ondoan egoten dira eta, beraz, zuhaitzek erabat estalitako eremu bat eratzen dute. Beste ekosistema batzuk bezala, zuhaitzek animalien eta landareen habitata osatzen dute. Perretxikoak ohikoak dira zuhaizti naturaletan.

Frantziako Basozaintza Inbentarioaren arabera, zuhaizti baten azalera 5 eta 50 area artean dago[4]. Handiagoa bada, baso bat da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «zuhaizti». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-7-4.)
  2. «Arboladi». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-7-4.)
  3. a b Joseba Lakarra - Julen Manterola - Iñaki Segurola. (2019). Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa (EHHE-200). Euskaltzaindia ISBN 978-84-946477-8-9..
  4. (Frantsesez) Georges Métailié; Antoine Da Lage. Dictionnaire de biogéographie végétale. CNRS éditions..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]