Aram Khatxaturian
Aram Ilitx Khatxaturian (armenieraz: Արամ Խաչատրյան; errusieraz: Ара́м Ильи́ч Хачатуря́н; Tbilisi, Errusiar Inperioa —gaur egun Georgia—, 1903ko ekainaren 6agreg./maiatzaren 24ajul. - Mosku, Sobietar Batasuna, 1978ko maiatzaren 1a) armeniar musikagilea eta pedagogoa izan zen. Moskuko Gnessin Musika Eskolan egin zituen ikasketak, eta Gnessin eta Miaskovskiren konposizio-ikaslea izan zen. 1950. urtetik aurrera orkestra-zuzendaritzan ere aritu zen, bai Errusian, bai atzerrian. Moskuko Kontserbatorioko eta Gnessin Eskolako konposizio-irakaslea izan zen.
Armeniako musika tradizionala du oinarri bere lanetan. Erritmo bereziak erabili zituen, dantzan oinarritutakoak askotan, eta harmonia eta orkestrazioa zuen bere musikagintzaren alderdirik aipagarrienak. Aipatuaz gainera, hiru sinfonia, biolin- eta piano-kontzertuak, ganberako musika eta filmetako musika idatzi zuen, besteak beste.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aram Khatxaturian |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- 1903ko jaiotzak
- 1978ko heriotzak
- Tbilisiarrak
- Aram Khatxaturian
- Armeniako musikagileak
- Sobietar Batasuneko musikagileak
- Armeniako ateoak
- Ballet musikagileak
- Moskun hildakoak
- Leninen Ordenarekin sarituak
- Moskuko Estatu Unibertsitateko ikasleak
- Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako kideak
- Stalin Saria jaso dutenak