Artsakh
Artsakh | |||
---|---|---|---|
Ereserkia: Azat u ankakh Artsakh (en) | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | Khankendi 39°48′55″N 46°45′7″E | ||
Azalera | 3,17 km² | ||
Kontinentea | Asia | ||
Mugakideak | Armenia eta Azerbaijan | ||
Administrazioa | |||
Gobernu-sistema | errepublika | ||
President of Artsakh (en) | Samvel Shahramanyan (en) | ||
Legebiltzarra | National Assembly of Artsakh (en) | ||
Harreman diplomatikoak | Ikusi mapa Wikidatan | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 146.600 | ||
Dentsitatea | 46.246,06 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofizialak | |||
Ekonomia | |||
Historia | |||
Sorrera data: 1991ko irailaren 2a | |||
Bestelako informazioa | |||
Aurrezenbakia | +37447 | ||
Ordu eremua | ikusi
|
Artsakh —izen ofizialez, Artsakheko Errepublika— Karabakh Garaian armeniar kontrolpean eratutako errepublika izan zen, Transkaukasian kokatua.[1][2] Sobietar Batasuna desegitean, Azerbaijango mugen barruan zegoen enklabe edo barrendegi bat zen, baina bertako eskualde autonomoko gehiengo armeniarrak, Armenia independizatu berriaren laguntzarekin, errepublika aldarrikatu zuten 1991ko abenduaren 10ean.
1988-1994 bitartean, Karabakh Garaiko lehen gerrarekin, Artsakhek lurralde konexio zabal bat eskuratu zuten Armeniarekin. 2020an, Karabakh Garaiko bigarren gerra izan zen, eta Azerbaijanek, garaipena lortuta, berriz eskuratu zituen lehen galdutako lurrak, eta are Karabakh Garaiko mugen barruko batzuk. Hala ere, armeniar kontrolpeko Artsakh batek iraun zuen, txikituta, Latxingo korridorearen bidez lotuta Armeniara (korridore hori Errusiako bake indarrek zaintzen zuten).[3] 2023an, Karabakh Garaiko hirugarren gerrarekin, Azerbaijanek osorik bereganatu zuen Artsakheko lurraldea.
Mapak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Nagorno Karabaj», en Diccionario panhispánico de dudas. Real Academia Española.
- ↑ «СНГ-2. Феномен непризнанных государств на постсоветском пространстве» www.postsoviet.ru.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Nagorno Karabaj» El Mundo 2003-04.