[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Phaeophyceae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alga arre» orritik birbideratua)
Phaeophyceae
150 Ma-0 Ma[1][2]

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaChromista
AzpierreinuaHarosa
FilumaOchrophyta
SubfilumPhaeista
SuperklaseaFucistia
Klasea Phaeophyceae
Azpibanaketa
ikusi testua.

Phaeophyceae, zenbait alga itsastar eta zelulaniztunen klasea. Hizkera arruntean, alga arre edo feofito deritze.

Ipar hemisferioko alga asko sartzen dira klase honetan, eta zeregin garrantzitsua dute itsasoan, bai elikagai gisa bai eta habitatak osatzeko elementu gisa ere. Klase honetako espezie batzuk jateko edo iodoa ateratzeko erabiltzen dira.

Alga arreak Heterokontophyta izeneko talde handiaren barnean daude, kloroplastoa lau mintzez inguratuta duten organismo-talde eukariotiko batean. Klorofila, β karotenoa eta fukoxantina dituzte, eta, azken horren eraginez, kolore arrea dute. Ugalketa sexuala, ugaltze-ziklo konplexua eta belaunaldi-txandaketa dituzte.

Klase honetan, 265 genero daude, eta 1.500-2.000 espezie inguru.

Itsaso epel eta hotzetako kostalde harkaiztsuetan bizi dira gehienak. Laminariales espeziea nagusi da Kaliforniako marearteko eremuan, eta itsas azpiko oihan handiak osatzen ditu. Beste zenbait espeziek, Sargassum algak, adibidez, itsasoan flotatzen dute, libre, eta hedadura handiko multzoak osatzen dituzte —probintzia baten tamainakoak—. Espezie horrek ematen dio izena, hain justu, Sargazoen itsasoaari.

Animalia ornogabe eta mikrobio batzuen lehen ekoizle nagusiak dira.

Hona hemen Phaeophyceae klaseko ordenak:[4]

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Medlin, L. K.; et al.. (1997). «Phylogenetic relationships of the 'golden algae' (haptophytes, heterokont chromophytes) and their plastids» Plants Systematics and Evolution 11: 187–219.  doi:10.1007/978-3-7091-6542-3_11..
  2. Lim, B.-L.; Kawai, H.; Hori, H.; Osawa, S.. (1986). Molecular evolution of 5S ribosomal RNA from red and brown algae. 61, 169–176 or.  doi:10.1266/jjg.61.169..
  3. Kjellman, F. R.. (1891). Die natürlichen Pflanzenfamilien. 1 Leipzig: Wilhelm Engelmann, 176–192 or..
  4. Guiry, M. D.; Guiary, G. M.. (2009). AlgaeBase. National University of Ireland.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]