[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Alarabi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alarabi afaltzen
Alarabi begibakar gizajalea afaltzen

Alarabi, Alarabie Markina aldeko euskaran, Euskal mitologiako jeinu edo irelua da. Berari buruzko istorioak Markina aldean gorde dira gehienbat. Giza-itxura du, baina begi-bakarrekoa da, erraldoia eta oinzola biribila du. Bere istorioen zenbait aldaeretan hankabakarra da gainera.

Litekeena da Tartalo edo Torto eta Alarabi pertsonaia berberaren aldaerak izatea, baina Markinakoak zenbait ezaugarri bereizgarri ditu.

Gertaera izugarriak leporatu izan zaizkio, basa piztiez zein gizakiez elikatzen dela uste baita, haurrak bereziki, eta horregatik eskualdean nolabaiteko "kokoaren" papera egin du.

Lehenengo artzaintzat hartua izan da.

Markinako jaietan urtero ateratzen omen dute Alarabiren irudi bat, jaietako azken egunean erretzeko. Beste batzuetan mozorrotutako pertsona batek egiten du jeinuaren papera, azken urtetan bezala.

Zenbait ikerleek Alarabi hitza Arabiarrekin lotzen dute. Jakina da euskaldunek, inguruko herri kristauen antzera, mendetako borrokak izan zituztela hegoaldeko islamdarren aurka. Baliteke beraz, beste zenbaitetan bezala (Mairuen kasu) sinesmen zaharren izen bat, etsai berriak ziren arabiarrenarekin nahastea, baina lehen aipatutako artzaintzarekin harremanaren harira (lehendabiziko artzain mitikoak izatea), ala hitzak larre zein azienda larretzearen esanahia dauka, eta erro honekin abeltzaintzarekin zer ikusirik duen hitz asko dago; alagura, alaketa, alapide, altxubide, altxoin...

  • Alarabia, erraldoi eta giza-jalearen ipuina
Alarabik begia galtzen dun unea
GizONA Alarabiren galera

Sekendixoko mendian, Markinako lurraldian bizi zen gizon bat, gizon-jalea, Alarabi esaten zaiona. Hanka bakarra eta begi-bakarra zen, euria zenean, bere oinarekin estaltzen zen. Artzaina eta artalde handien jabe zen. Harpe batean bizi zen eta koban atzetzat harri handi bat zeukan. Inguruetan bildura zen Alarabi gisonjale zelako. Behin, gizon atzerritar batek Sekendixoko menditik zihoala aurkitu zuen Alarabi ardí zainean. Atzerritarrak, gizon hain haundi eta itxuragabekoa ikusirik, bildurtua geratu zen. Alarabiak ikusi baitzuen gizona bazihoala, "ona" bat esan zuen bere ondora joateko. Ikaratuta heldu zen gizona Alarabiarengana. Honek agindu zion ardiak batzen eta etxera eramaten laguntzeko, gero elkarrekin afalduko zutela eta. Halaxe egin zuen. Sartu zituzten arrdiak harpean, itxi zuen Alarabiak atea harri handiarekin eta hasi zen afaria prestatzen. Ene! Atzerritarraren ikara, ikusi baitzuen Alarabiak gizon-hanka burruntzian sartuta sugainean ipini zuela erretzen!

Orduan esan zuen beretzat; "honek giza-haragia jaten du, eta ziur neu ere hilko nau". Alarabiak ostera begiratzen hanka-erretari, eta behin erre zuenean, atera zuen mahaiara eta burrduntzia kenduta jaten hasi zen. Atzerritarra zain zuen; eta Alarabia albora begira zuen batean, hartu zuen burruntzia eta tximistan sartu zion begi bakarretik eta bizkor sartu zen artaldean. Han zebilen Alarabia itxututa minez eta amorruz garrasi baten, jo batera eta jo bestera atzerritarra harrapatu nahian, baina ezin zuen. "Arraioa "harrapatuko haut ba" esanda Alarabiak, zabaldu zuen atea. Ardiak hasi zen banan banan, oi ben les, irteten eta Alarabiak atean jarrita arrtsesittun bananbanan eta jaurti zituen kampora.

Atzerritarrak alarabiaren asmo okerra jakinda, ardi narruz janztea pentsatu zuen; eta harpean esekita hainbat ardi narru zeudenez, laster ardi narruz estali zen. Gero sartu zen ardien erreskadan eta lau oinean heldu zen ateraino.

Alarabiak txarrik susmatu gabe hartu zuen gizona eta ardia zelakoan jaurti zuen kanpora. Horra bota eta bertatik konturatu zen ardiak baino astunagoa zela eta esan zuen; "oraintxe galdu nauk, horixe huan neure azeria". Desesperatuta sartu zen harpean. Atzerritarrak hartu zituen ardi guztiak eta Alarabi gozez harpean hil zen.

Alarabi hitzaren erroko beste zenbait irelu eta Jainko zaharrak. Alar, Alardost, Alardoss

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"ALAR A FVRIVS FESTVS VSLM."

Alardost eta Alardossi buruzko inskripzioak azaldu dira, Auch-en Cierp-Gaud-en, Luchon-en Alardostus izenarekin, Montauban de Luchon-en eta Valcabrèren, eta antza jainko berberaren aldaerak dira.

Bernardo Estornes Lasak Alar Jainko hau artzaintzarekin lotzen du.

  • Alarps izeneko erraldoiak bizi ziren Pirinioetako Rosellon aldean, eta bertako zenbait trikuharriren egileak izan ziren Banyuls, Cotlliure eta Argelersen. Azken herri honetan, Cova dels Alarps izeneko harpea zegoen.

Alarps hauek izenean eta izanean alarabien antza handia daukate. Kasu honetan ere ikerleek alarps hitza arabiarrekin lotu dute, alarabien kasuan bezala.

Alarabirekin lotutako toponimia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Aralarren Albi izeneko leize handia dago, non uste zuten jentilak bizi zirela. Baliteke Albi toponimoak Alarabiekin zer ikusirik izatea.
  • Aldabazahar Aldabako baserria jentilen bizitokia zen, baliteke Aldaba toponimikoak Alarabiekin ere zer ikusirik izatea.

Pertsonaia Markinako jaietan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Markinako jaietan ohitura dago Alarabiaren irudi bat urtero erretzeko. Azken urtetan zenbaitetan ere Alarabia "indultatua" izan da erreketatik.

Mitologia zerbait bizia dela, eta garaiei ere egokitzen dela erakusten digu Markindarrek alarabia pertsonaiarekin egiten duten jaietako antzerki txiki honek.

  • Jose Migel Barandiaran. José Miguel de Barandiarán, obras completas. Gran Enciclopedia Vasca, Bilbo 1976.
  • Jose Migel Barandiaran. Dictionnaire Illustré de Mythologie Basque, Michel Duvertek itzulia eta iruzkindua. Elkar, Donostia 1994. ISBN 2-913156-36-3
  • Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco, Historia General de Euskal Herria. Auñamendi, Zarautz 1978.
  • Olivier de Marliave. Pequeño diccionario de mitología vasca y pirenaica. Alejandria, Barcelona 1995.
  • Xabier Kaltzakorta. Lamia, Sorgin eta Tartaroen Erresuma ezkutua. Labayru Ikastegia, Bilbo 1997.
  • K. Larrañaga Elorza. Euskal Herria Antzinatean. Materiale eta Agiriak, 176. zenbakia, 316 orrialdea. UNED, Bergara, 1988.
  • Julien Sacaze:
  • Les Anciens dieux des Pyrénées, nomenclature et distribution géographique. Extrait de la Revue de Comminges (Saint-Gaudens), 28p., 1885.
  • Inscriptions antiques des Pyrénées. Hitzaurrea M. Albert Lebèguek egina. Tolosa, XII-576 p. (Bibliothèque méridionale. 2e série,1892. ; 2). Berrargitalpena faksimilean, Tolosa, ESPER, 1990.
  • Inscriptions antiques du Couserans. Tolosa, 28 p., 1892. Berrargitalpena faksimilean, Nîmes, C. Lacour, 2001.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]