[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Ahoskera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ahoskatze aparatua. 1. Sudurreko barrunbea; 2. Ezpainak; 3. Hortzak; 4. Ahosabaia; 5. Ahoko barrunbea; 6. Ahosabai biguna; 7. Mihia, mingaina; 8. Faringea, giranoia; 9. Laringea; 10. Epiglotisa; 11. Laringerako sarbidea; 12. Ahots kordak; 13. Hestegorria, esofagoa.
Ahoskatze aparatua

Ahoskera[1], ebakera edo oguzkera alde batetik norbanakoek ahozko diskurtsoa ebakitzeko duten erari egiten dio erreferentzia, eta beste aldetik, hizkuntzak nola ahoskatu egiten diren egiten dio erreferentzia.

Giza ahotsa ekoizteko, ahoskatzeko, ahoskatze aparatua erabiltzen da. Arnas sistemak mugitzen duen airearen bibrazioa eta aho, sudur eta eztarriko elementuek egiten diote aireari traba edo erresonantzia. Aire-bibrazio horren sorburu nagusia ahotskordak[2] dira. Ahoskatzerakoan giza ahotsa nola erabiltzen den deskribatzeko, hiru tasun hauei begiratzen zaie:

  • Intonazioa edo doinua.
  • Bolumena edo indarra. Non indartzen den gehiago edo gutxiago diskurtsoa ahotsaren bidez.
  • Erritmoa. Azkarrago edo motelago ekoiztu daiteke diskurtsoaren atal bat.

Hizkerari begiraturik ere, berdin-berdin begira dakioke,

  • Hizkuntzaren esaldi-doinuei.
  • Hizkuntzaren azentu-ereduei.
  • Hizkuntzaren erritmoari.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiaren 87. erabakia: Euskara batuaren ahoskera zaindua.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Andres Alberdi, Ahoskera
  2. Nahiago izan dugu Miren Lourdes OÑEDERRA OLAIZOLA irakasleak proposatu termino hau erabiltzea, ahotskordak, hiztegi batzuk ematen duten ahots hari baino. Ikus arrazoi batzuk: Miren Lourdes OÑEDERRA OLAIZOLA: Fonetika fonologia hitzez hitz. EHU. 2004. (31. or.).
Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.