[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Cannabis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cannabis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaCannabaceae
Generoa Cannabis
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakhemp oil (en) Itzuli eta kief (en) Itzuli

Cannabis edo kalamu landare loredun genero bat da, Cannabaceae familiakoa. Cannabis generoa hiru espeziez eta hainbat subespeziez osatuta dagoela erakusten duen ikerketeta batean oinarritzen da, baina beste korronte batek dio Cannabis-ak espezie bakar bat duela, bere ingurunearen arabera ezaugarri ezberdinak dituena, eta ezaugarri horiek sativa, indica eta ruderalis kontzeptuetara eramaten dute.

Espezie ezagunena Cannabis sativa da. Landare hauek haxixa eta kanabis psikotropikoa sintetizatzen dute. Espezie horrez gain, Cannabis indica eta Cannabis ruderalis ere ezagutzen dira; azken horrek THC (delta-9-tetrahidrokannabinol Cannabisaren printzipio psikoaktiboa) gutxiago du, eta Txinan eta Kanadan hazten da kalamua ekoizteko ehungintzan erabiltzen dena.

Cannabisa urteroko-landare dioikoa da. Hostoen formari dagokionez palmatu konposatu edo digitatuak dira, foliolo zerradunekin. Lehenengo hosto pareak foliolo bakarra izan ohi du, eta kopurua pixkanaka handitzen da hosto bakoitzeko hamahiru foliolo izan arte. Normalean zazpi edo bederatzi izaten dituzte barietatearen eta hazkuntza-baldintzen arabera. Loreak dituen landareen goiko aldean, zenbaki hori foliolo bakar batera murrizten da berriro. Beheko hosto bikoteak, forma oposatuan antolatzen dira normalean. Goiko hosto bikoteak, aldiz, txandakatuak agertzen dira landare heldu baten zurtoinean zehar.

Hostoen zainek eredu bereizgarria dute, eta horrek espeziaren identifikazioa errazten du, antzeko hostoak dituzten beste landareetatik desberdinduta. Hosto horzdunetan ohikoa den bezala, hortz bakoitzean erdiko nerbioa puntaraino hedatzen da, dena den Cannabisan nerbio hori folioloaren beheko aldean sortzen da. Batzutan, zaina koskarekiko tangentzialki pasatuko da, baina, sarritan, distantzia txiki batera pasatuko da. Kasu horretan, espoloi-nerbio bat (edo batzuetan bi) adarkatu egiten da, eta hostoaren ertzean elkartzen da koskaren punturik sakonenean. Azkenik, Cannabisaren lagin txikiak ere zehaztasunez identifika daitezke, hostoen zelulen azterketa mikroskopikoaren eta antzeko ezaugarrien bidez, eta horretarako ekipamendu eta esperientzia bereziak behar dira.

Cannabis indica eta Cannabis sativa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cannabis indica-k, Cannabis sativa-rekiko duen desberdintasun nagusietako bat da sortzen duen erretxina kantitatea nabari handiagoa dela. Erretxina hori terpenoideetan aberatsa da, eta substantzia hau da gihar-erlaxazio eragiten duena kontsumitzailearengan. Cannabis sativa-k, aldiz, erretxina gutxiago sortzeaz gain, efektu lasaigarri bat eragin beharrean euforia sentsazio bat sorrarazten du, landarea konposatzen duten osagai aktiboen nahasketak direla eta.

Europan, Estatu batuetan, Panaman eta Kanadan, C. sativa eta C. indica espezieak 1970. urtetik aurrera gurutzatu egin dira, landare hibrido bat sortuta. Lortutako landareetatik famatuena skunk izena du. Hego Amerikan, Cannabis sativa  da nagusi, bertako klima tropikala oso faboragarria baita landare espezie honen hazkuntzarako.

Arropak egiteko, olioak egiteko, botikatan eta droga gisa erabili izan da. Industrian erabiltzen da gaur egun zuntzak sortzeko duen balio handiagatik; hala ere, NBEren Narkotikoen Konbentzioa ez haustearren, THCrik ia ez duen barietateak erabiltzen dira. Produktu psikoaktiboa egitean, THC maila handiak eskuratzen dira. Haxixa landare honetatik eratorria da.

Beste erabilera batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cannabis-a, THC eta CBD (Cannabidiol) osagaiak dituena, landare sendagarri moduan erabili da milaka urtez[1]. Badira beste Cannabis mota batzuk ere, eta  horietatik pulpa eta zuntz berezi batzuk erauzten dira paper eta arropa industrian erabiltzeko (industria munduan kalamu izena du).

Cannabisaren jatorri geografikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Himalaiako eta Kush hinduko mendikateak oztopo izan ziren landare eta animalien hedapenerako, eta leku horiek kanabis generoaren arbaso komunaren jatorri izan daitezke. Horregatik, Cannabis-aren jatorria Asia erdialdean edo Indian dagoela onartzen da, bi herrialde horiek izan baitziren landarea landu zuten lehenengoak. Litekeena da jatorria Erdialdeko Asia ez izatea baina han eskuratu da idatzizko informazio zaharrena[2].

Laborantza eta merkataritzaren debekatzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cannabis sativa-ren landaketa legez-kanpokoa da munduko herrialde gehienetan. 2012ko urriaren 5ean, Suitzako Auzitegi Federalak kalamuaren ekoizpen eta salmentarako konkordatu latina deuseztatu zuen, 7 hilabetez (2012ko urtarrilaren lehenengo egunean hasita) Ginebra, Friburgo, Valais, Vaud, Neuchâtel, Basilea hiri eta Tizinoko biztanleei 4 landare arteko ekoizpenerako baimena eman eta gero (THC<%1).

Konkordantzia deuseztatu zen drogen aurkako lege federala hausten zuelako. Hala ere, herrialde batzuetan kalamuaren salmenta, nahiz eta dosi txikietan izan, ahalbidetuta dago. Herbeeretan, adibidez, <<coffee shop>> izena duten kafetegietan cannabisaren erosketa eta kontsumoa lege barruan dago. Kolonbian ere, 2016 eta 2017 artean cannabis psikoaktibo eta ez psikoaktiboaren ekoizpena erregulatu egin zen. Legeen aldaketa horrek, 20 landare arteko ekoizpena ahalbidetu zien biztanleei. Ez hori bakarrik, legedi berriak cannabisaren ekoizpen industriala ere martxan jarri zen, osasun eta babes ministerioen baimenpean.

Landarearen ekoizpenak, ikuspegiaren arabera, arazoak edo abantailak eman ditzake, eta kontrobertsia iturria izan da azken hamarkadetan zehar. Jasangarritasunari dagokionez, landarearen hazkundea osasuntsua bermatzeko, 18-20 litro ur erabili behar dira egunero, eta kontuan izanda landaketak kasu askotan lurralde sikuetan gertatzen direla (Marokon, Estatu Batuen kasuan Kalifornian…) eztabaida gai errepikakorra da. Hala ere, ikuspegi energetikotik begiratuta, marihuanaren ekoizpenaren ondorioz 15 milioi tonelada metriko oxigeno sortzen dira urtero, fotosintesi efizienteetariko bat bihurtu.

Baimenak eta murrizketak Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leku publikoetan Cannabisa kontsumitzea edo edukitzea legez kanpokoa da. Hala ere, lege hutsune batek zeinak pertsona batek bere pribatutasunean kontsumitzea baimentzen duena.

Cannabis-aren salmentari dagokionez legea guztiz argia da. Izan ere, zigor-kodean delitutzat hartzen da. Kartzela zigorra urte bat eta hiru bitartean izan daiteke.

Baimenak eta murrizketak Mexikon

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an, Mexikoko Justizia Auzitegi Gorenak sendabelarrak despenalizatzea irizpena eman zuen. 2021ean, berriz, Auzitegi horrek Cannabis-aren erabilpen ludikoa despenalizatzea erabaki zuen. Hala ere, gaur egun Cannabis-aren bidez etekin ekonomikoa lortzea eta 5 gramotik gorako kantitateak edukitzea debekatuta dago.

Baimenak eta murrizketak Estatu Batuetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuetako hainbat estatutan, murrizketa gutxirekin edo murrizketa gabe kontsumi daiteke. Hauek dira aisialdirako kontsumoa baimenduta duten estatuak: Alaska, Arizona, Kalifornia[3], Colorado, Columbiako distritoa (D.C.), Illinois, Maine, Massachusetts, Michigan, Montana, Nevada, New Jersey[4], Oregón, Hegoaldeko Dakota, Vermont, Virginia[5] eta Washington[6].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «cannabishub.mx» www.cannabishub.mx (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
  2. www.ripperseeds.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
  3. (Ingelesez) California, Department of Cannabis Control-State of. «Home page» Department of Cannabis Control (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
  4. (Ingelesez) «New Jersey Medical Marijuana Card: Register Online | NewJerseyStateCannabis.org» New Jersey Cannabis Information Portal (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
  5. (Ingelesez) «Virginia Medical Marijuana Card: Register Online | VirginiaStateCannabis.org» Virginia Cannabis Information Portal (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
  6. (Ingelesez) Professions--HSQA-HPF--2300, Health. «Medical Cannabis» Washington State Department of Health (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]