More
- Artikulu hau kolore multzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Morea (argipena)».
Kolore koordenatuak | ||
---|---|---|
Hamaseitarra | #8000FF | |
RGB | (r, g, b) | (128, 0, 255) |
CMYKN | (c, m, y, k) | (50, 100, 0, 0) |
HSV | (h, s, v) | (270°, 100%, 100%) |
Morea edo ubela kolore gorrixka duten urdin guztietarako kolore multzo baliogarria da. Espektro elektromagnetikoaren barnean uhin-luzera 420-380 nanometrokoa duen kolore multzoari dagokio.
Ezin da ordenagailuko pantaila batean erakutsi (ez behintzat espektro elektromagnetikoaren bera dena); beraz, hartarako, Compact Disc batean argi fluoreszente batek egiten duen erreflexua ikus daiteke.
RAL kolore sisteman moreak 4001 eta 4099 artekoak dira, arrosekin batera.
Sinbolismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kolore morea lortzea oso zaila eta garestia zenez, aberatsek bakarrik erabiltzen zuten. Horregatik, herrialde bateko kargu politiko edo erlijiosoen jantzietan maila goreneko kideak identifikatzeko erabiltzen zen, hala nola, apezpikuak eta kardinalak.
Azkenaldian. feminismoaren kolorea bihurtu da.
Antzeko koloreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Izpilikua - (Hex: #E6E6FA) (RGB: 230, 230, 250)
- Lila - Hex: #C8A2C8) (RGB: 200, 162, 200)
- More argia (Hex: #8357E8) (RGB: 131, 87, 232)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Espektro elektromagnetikoa
gamma izpiak • X izpiak • ultramoreak • argia • infragorriak • mikrouhinak • irrati uhinak | |||||||||
ultramorea | morea | urdina | berdea | horia | laranja | gorria | infragorria |